EAJ-PNVk adierazpen askatasunerako eskubidea babesteko legedia erreformatzeko hausnarketa irekitzearen alde egin du

Zigor Kodea premiaz erreformatzea helburu duen lege-proposamena aintzat hartzea babestu du.
EAJ-PNVk adierazpen askatasunerako eskubidea babesteko legedia erreformatzeko hausnarketa irekitzearen alde egin du IKUSI BIDEOA
26 Maiatza | Senatua

EAJ-PNV Taldeak Adierazpen askatasunerako eskubidea babesteko helburuarekin Zigor Kodea erreformatzeko hausnarketa irekitzearen alde egin du. Junts Per Cat-ek erreforma hori premiaz egiteko aurkeztutako lege-proposamenaren eztabaidan, Imanol Landak jeltzaleen babesa adierazi du baina, gaineratu duenez, "beharrezko borondate eta bultzada politikotik haratago, eztabaida lasaia eta azterketa tekniko juridiko sakona erraztuko duten azterketa-formulak behar ditu".

Landak zehaztu du babes hori ez dela identifikatu behar proposamenean jasotako proposamen zehatzei babesa ematearekin, eta gogorarazi du EAJ-PNVk hiru legegintzalditan aurkeztu duela Herritarren Segurtasunari buruzko Lege Organikoa erreformatzeko lege-proposamena, "Segurtasuna/eskubideak eta askatasunak binomioaren artean oreka bermatzaileagoa lortzeko". Proposamen hori izapidetzen ari da gaur egun Diputatuen Kongresuan. Era berean, Landak berriz ere adierazi du prest dagoela Zigor Kodeko manuak berrikusteari ekiteko, horiek aplikatzeak adierazpen-askatasunerako eskubidea urratu edo neurriz kanpoko zehapena ezartzen dituelako iritzi-delituei.

Ordezkari jeltzalearen iritziz, ekimenak garrantzi handia du, eta, beraz, kontuan hartuko balitz, gomendagarria litzateke "izapidetzea zuhurtziazko denbora batez etetea, harik eta Gobernuak Fiskaltzaren, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren eta Estatuko Kontseiluaren nahitaezko txosten guztiekin publikoki konprometitutako lege-proiektua aurkeztu arte, bi ekimenak eztabaida sakon batean eta judizio-elementu guztiekin bateratzeko".

Gogoeta hau Giza Eskubideen Europako Auzitegiak definitutako adierazpen-askatasunerako eskubideari buruzko parametroetan kokatu beharko litzateke; izan ere, batetik, adierazpen-askatasuna aplikatzen zaie, batez ere, Estatua edo biztanleriaren edozein zati oztopatzen, talka egiten edo urduritzen duten informazio edo ideiei, haien mugen interpretazio mugatutik, eta, bestetik, halakotzat definitzen du indarkeriara ez bultzatzea edo gorroto-diskurtsoa zabaltzea. "Horiek dira, gure ustez, Zigor Kodearen erreformari buruzko hausnarketa egiteko oinarrizko koordenatuak, adierazpen-eskubidearekiko errespetuaren eta babesaren ikuspegitik".

PARTEKATU