Aitor Estebanek “gauzen politikari “ hel diezaiola eskatu dio Pedro Sanchezi

Gaurko kontrol bilkuran, Euskal Taldeko bozeramaileak “legegintzaldia amaitzearen alde” agertu da, baina Gobernuburuari eskatu dio Europako Funtsen inguruko informazioa zehaztea, EAErekin adosteke dauden zergak eta Gutxieneko Diru Sarreraren transferentzia hitzartzea, lurralde ereduari aurre egitea eta AHTaren lanak azkartzea
26 Maiatza | Kongresua

Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeko bozeramaileak, iragan astean 2050 Plana aurkeztu zela gogoratuz, gaur aitortu du komenigarria dela “begirada altxatzea”, baina Pedro Sánchezi premiatu dio “zoruari begiratzea” eta “gauzen politikari” heltzea.

Kontrol bilkuran, eta Presidenteari adierazi ondoren EAJ-PNVk Legegintzaldia amaitzea hobesten duela “Legegintzaldiak amaitzeko egiten direlako”, Estebanek Exekutibo zentralari eskatu dio gai batzuen inguruan urrats zehatzak eman ditzala “ez baita ulertzen orain arte egin ez izana”.

Hala, Euskal Taldeko bozeramaileak Espainiako Gobernuburuari erreklamatu dio ezagutzera eman dezala Europako Funtsak jasotzeari dagokionez ministerio bakoitzak aurreikusten duen "egutegi zehatza", bai eta eta horiei lotutako erreformak "lehenbailehen argitzea" ere.

Esteban kezkatuta agertu da Gobernuaren baitan ematen ari diren “disfuntzioak” direla eta, bereziki Trantsizio Ekologiko eta Garraio Ministerioetan, beste gauzen artean “eraginkortasunik eza” eragiten dutelako Abiadura Handiko Trenbidea amaitzeko lanetan. Zentzu berean salatu ditu Denis Itxaso Espainiako Gobernuaren Euskadiko ordezkariak eginiko adierazpenak, zeinenetan AHT Gasteizera lurpetik ez sartzeko atea ireki baitu. “Espero dut horrekin ados ez egotea, horrek gure arteko akordioa apurtuko bailuke”, ohartarazi du.

Jeltzaleen bozeramaileak Sánchezi eskatu dio “erabaki proaktiboak” har ditzala ekonomia arloan funtsezkoak diren sektoreetan, gas-sektorean kasu, eta aurrekontuan Makina-Erremintarako jasotako 50 milioiak Euskal Taldeak lortutako akordioaren arabera exekutatzea eskatu dio.

Estebanek era berean baieztatu duenez “ez da ulertzen” orain arte Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarreraren kudeaketa oraindik euskal erakundeetara transferitu ez izana, eta exijitu dio EAErekin hitzartzea oraindik adosteke dauden bost zerga berriak.

Amaitzeko, bozeramaile jeltzaleak nabarmendu du behingoz “lurralde ereduari zehaztapen guztiekin heldu beharra”, eta Europako hurrengo Konstituzioak esparru horretan "irtenbideak" eman ditzakeela gaineratu du.

PARTEKATU