Rosa Peralek gizarte ekimeneko unibertsitateek unibertsitate sisteman duten balioa aldarrikatu du

Laguntzak unibertsitate publikoetara mugatzea kritikatu dio Espainiako Gobernuari, eta hurrengo ekintza edo deialdietan hori zuzentzeko eskatu dio.
Rosa Peralek gizarte ekimeneko unibertsitateek unibertsitate sisteman duten balioa aldarrikatu du IKUSI BIDEOA
25 Maiatza | Senatua

EAJ-PNVko Rosa Peral senatariak Euskal Unibertsitate Sistema aldarrikatu du, baita irabazi-asmorik gabeko eta gizarte-ekimeneko unibertsitate pribatuek sistema horri ematen dioten balioa ere. Gobernuaren kontrolerako gaurko saioan, ordezkari jeltzaleak Unibertsitateetako Ministroa kritikatu du, Espainiako unibertsitate-sisteman birkualifikazioa, nazioarteko mugikortasuna eta talentu-erakarpena sustatzeko asmoz Ministroen Kontseiluan onartu berri diren doktoretza ondoko laguntzak unibertsitate publikoei soilik zuzentzen zaizkielako. "Nork osatzen du Espainiako unibertsitate sistema Gobernuarentzat eta zure Ministerioaren iritziz?", galdetu dio Manuel Castellsi. "Ulertzen dugu helburu ekonomikoa duten unibertsitate jakin batzuk kontuan hartzeko uzkurtasuna, baina ez zaigu bidezkoa iruditzen beste batzuk alde batera uztea, hala nola Mondragon Unibertsitatea, gizarte-ekimeneko zentro bat, kooperatiba-araubide juridikoa duena, irabazi-asmorik gabea".

Euskal sistema defendatzeaz gain, "kohesionatuta, euskal gizarteari, lurraldeari eta bere ekoizpen-ereduari itsatsita", bateratuz publikoa, EHUrekin, eta pribatua, Deustuko Unibertsitatearekin eta Mondragon Unibertsitatearekin, Rosa Peralek Castells ministroari gogorarazi dio Euskal Unibertsitate Sistemaren 2019-2022 Planak hirurak sistema gisa hartzen dituela. "Unibertsitate bakoitzaren posizionamendua hobetzeak unibertsitate sistema osoaren gaitasuna hobetzen duela uste dugu eta, ondorioz, herrialdearentzako zerbitzua hobetzen du", gaineratu du.

Laguntza horietan egindako bereizketa hurrengo ekintza edo deialdietan zuzen dezala eskatzeaz gain, Peralek berriz ere adierazi du Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoaren aurreproiektuan unibertsitateak beren errealitate juridikoagatik bereiztearen garrantziaz EAJ-PNVk duen iritzia. Bertan euskal unibertsitate-sistemaren espezifikotasuna errespetatzeko konpromisoa hartu du Ministroak.

PARTEKATU