Izaskun Bilbaok EBri eskatu dio Israelen aurrean zorroztasunez jardun dezala azken honek Gazako krisiaren aurrean erakusten ari den jarrera dela eta

Europako Parlamentuko EAJ-PNVko diputatu Izaskun Bilbao Barandicak Europako erakundeei eskatu die Israeli zorroztasuna erakuts diezaiotela Gazako zerrendan indarkeriaren gorakada handia ematen ari dela ikusirik
Izaskun Bilbaok EBri eskatu dio Israelen aurrean zorroztasunez jardun dezala azken honek Gazako krisiaren aurrean erakusten ari den jarrera dela eta
18 Maiatza | Europako Legebiltzarra

Jerusalem hirira zuzendutako suziriei erantzunez Israelek jaurtiki duen erantzunak berrehun hildako eragin ditu dagoeneko, astebeteko bonbardatze etengabearen ondorioz, bai eta “Israelen aldetik nazioarteko legeriaren argitan erabat onartezinak diren jarduerak eta diskurtsoak” ere . Jeltzaleek uste dute Europak halako gatazketan bitartekari-lana egiteko duen zilegitasunari eusteak derrigortzen duela “alde guztietako eskubideen urraketak indar guztiarekin gaitzestera"

Europako Parlamentuak bihar bertan eztabaidatuko du Gazako zerrendan sortu den krisia, aste betean Israelek etengabeko bonbardaketak egin baititu Palestinako barrendegi honetatik Jerusalemera zuzendu ziren suziriei erantzunez. Erakunde honek ebazpenik adostuko ez duen arren, indarkeriaren gorakadak, erantzunaren despoportzioak eta azken gertakarien bilakaera kezkagarriak gomendatzen dute, esan du Europako euskal diputatuak “adierazpen argi, irmo eta bidezkoa egitea ,berriz ere Gazako zerrendan bizi den krisiaren inguruan”.

Izaskun Bilbao Barandicak hitz egin du funtsezko eskubideak edo nazioarteko legeria urratu denean Bruselak eta Estrasburgok egin dituzten adierazpenez eta onartu diren ebazpenez, eta krisi honen aurrean berretsi duenez “funtsezko baloreak eta eskubideak jokoan dauden gatazketan bitartekari-lana egiteko dugun zilegitasunari eutsi nahi badiogu” ez da egokia ahularekin zorrotza izatea eta baliabide guztiak dituenekin eta , ondorioz, heriotza eta suntsipen dinamika honekin amaitzeko erantzukizunik handiena duenarekin biguna izatea”.

Horregatik planteatu ditu oraingo krisiaren aurrean edozein adierazpenek jaso beharko lituzkeen hiru printzipio. “Lehenengo eta behin, Israelen jarrera, bere jarduerak eta bere diskurtsoa erabat onartezinak direla nazioarteko legeriaren argita.Beste behin ere, ematen du barruko arazo politikoek bultzatzen dutela indarkeriaren gorakada, eta hau berehala geldiarazi behar da”. Izaskun Bilbao Barandicaren bigarren ekarpena da Batasuneko agintariei erreklamatu diela aitortzea eta nabarmentzea “gatazka honetako parte ezberdinek dituzten baliabideen eta eraginaren arteko desproportzioa. Israelek jasaten dituen erasoen eta ematen duen erantzunaren artean proportzioren bat dagoela esatea erabat defendaezina da". Azkenik, jeltzaleen ordezkariak gogorarazi duenez, "Gatazka konpontzeko bide orri argia dago, Nazio Batuek idatzia eta onartua, eta irtenbidea da estatu bientzat. Premiazkoa da nazioarteko komunitateak bake-jarrerak babestea, bai eta elkarrizketara itzultzea ere, a eta indar bera jartzea eskubideen urraketa guztiak edonon gaitzesteko”.

PARTEKATU