EAJ-PNVk Haurren Legea babestu du, Euskadiren eskumen-eremua babestea lortu ondoren

Maribel Vaqueroren iritziz, Senatuan egindako aldaketak lege horri buruzko adostasuna handitzen du.
EAJ-PNVk Haurren Legea babestu du, Euskadiren eskumen-eremua babestea lortu ondoren
12 Maiatza | Senatua

EAJ-PNV Talde Parlamentarioak aldeko botoa eman dio haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babesteko Lege Organikoari, behin eta berriz eskatu duen autonomia-erkidegoen berezko eskumen-eremuari babesa eman dadin jasotzea lortu duelako. Lege-proiektuak aurrera egingo du goi-ganberan, eskumen-babesaren inguruan lortutako akordioari esker; izan ere, eskumen-inbasioagatik oso kritikatua izan ondoren, adostasun handiagoa lortu delako.

Vaqueroren ustez, legearen aurreko idazketak beste lurralde administrazio batzuen eskumenekoak diren jarduera publikoko hainbat eremu "birzentralizatzea" zekarren, eta aldaketa horrek berme handiagoa ematen die eremu bakoitzean eskumena duten erakundeei "eta baita Legeari ere", gaineratu du, "segurtasun juridiko handiagoa ematen baitio".

Kongresuko eta Senatuko bozeramaile jeltzaleek ahaleginak egin dituzten arren, azken minutura arte ez da akordiorik lortu. Vaquerok azpimarratu duenez, "Lege honek haur eta nerabeen babes osoari partekatzen ditugun parametro batzuk ematen dizkio, eta aurten Eusko Legebiltzarrean aurkeztuko den euskal Legean jasoko ditugunak".

 

PARTEKATU