Bardeako tiro poligonoa eraistea aldarrikatu du, berriz ere, EAJ-PNVk

Kongresuan eztabaidatu den ekimenean, Joseba Agirretxeak esan du erabat “bateraezina” dela Unescok babestutako gune batean tiro poligono bat egotea

Bardeako tiro poligonoa eraistea aldarrikatu du, berriz ere, EAJ-PNVk 12Maiatzak
2021
2021 MaiatzaK 12 |
EBB
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

EAJ-PNVk Diputatuen Kongresuan defendatu du Bardeako tiro poligonoa eraistea. Joseba Agirretxea diputatu jeltzaleak aditzera eman duenez, UNESCOk biosferaren erreserba natural izendatu duen gune babestu bat "bateraezina" da tiro eremu batekin. Agirretxeak defendatutakoaren arabera, maniobra militarrak egiteko gune horrek arriskuan jartzen du inguruko biztanleen segurtasuna, etengabeko eragozpenak sortzen baititu eta gune natural desmilitarizatuen politikaren aurka baitago. "Istripu bat baino gehiago izan da", gogorarazi du.

Tiro eremuaren etorkizuna erabakitzeko galdeketa bat egitearen inguruan, Agirretxeak esan du "ondo" iruditzen zaiola, baina "eztabaidak irekita" jarraitzen duela azaldu du, galdeketa Nafarroa osoan egin behar ote den edo inguruko herrietan (congonzante deitzen direnetan) eta tiro eremuak kaltetu dituenetan. Zentzu horretan, galdeketa loteslerik proposatu ez denez, diputatu jeltzaleak deitoratu egin du "Defentsa Ministerioari bertan jarraitzeko eskubidea legitimatzeko modu bat" dela.

Azkenik, Errege Bardeako Komunitateko herriek Defentsa Ministeriotik jasotzen duten ordain ekonomikoa kontuan hartu behar dela gogorarazi du Agirretxeak. "Poligonoa beren lurraldean izateagatik jasotzen duten onura ekonomikoaren alternatiba eta garatzeko aukera bideragarri bat emango balitzaie, ados egongo lirateke tiro eremua kentzearekin”, gaineratu du.

Interesatu Zaitez