EAJ-PNVk Gobernu zentralaren "arduragabekeria" kritikatu du, pandemiaren kudeaketan "osasuna judizializatu" duelako

Estefanía Beltrán de Herediak Osasun ministroari leporatu dio autonomia-erkidegoak babesik gabe uztea, justizia-auzitegi nagusien irizpideak desberdinen aurrean, azken erantzukizuna Auzitegi Gorenari helaraziz.
EAJ-PNVk Gobernu zentralaren IKUSI BIDEOA
11 Maiatza | Senatua

EAJ-PNV Taldeko bozeramaile den Estefania Beltran de Herediak Espainiako Gobernuaren "etengabeko arduragabekeria" kritikatu du pandemiari aurre egiteko neurrien ardura botere judizialari desbideratu diolako. Gobernuaren kontrol saioan, Beltran de Herediak Osasun ministroari esan dio Exekutiboak, joan den asteartean onartutako Errege Dekretuarekin, "Botere judizialari funtzio legegile batzukbideratzen dizkiola, botereen banaketaren printzipioa zalantzan jarriz; hori da, sinpleki, politika judizializatzea, eta, kasu honetan, osasuna judizializatzen ari dira", salatu du. "Organo judizial batek pandemia kontrolatzeko neurri egokienak erabaki behar dituela uste duzu?", galdetu dio.

Ordezkari jeltzalea alarma-egoeraren amaieraren aurka agertu da, horrek babes juridikoa ematen baitie oinarrizko eskubideei eragiten dieten murrizketei, eta autonomia erkidegoak beharrezko segurtasun juridikorik gabe uzten ditu, besteak beste, kutsatzeak geldiarazteko baliagarri izan diren mugikortasuna eta pertsonen elkartzeko mugak ezartzeko; "zer arrazoi zegoen, bestela, bere Gobernuak deklaratzeko?", galdetu du. Beltran de Herediak gaineratu du "babesik gabe" geratu direla "Justizia Auzitegi Nagusien irizpide desberdinen aurrean", eta Gobernuak "azken erantzukizuna Auzitegi Gorenari helarazi" diola. Era berean, "Autonomia erkidegoek, segurtasun juridikoa eskatzen dute; eta auzitegiek, araudia zehaztea" eskatu dute. Nahikoa zen alarma-egoera luzatzea, baina, ezer konpondu beharrean, nahasmena sortzen dute Justizia ministroaren eta presidentearen arteko adierazpen kontraesankorrekin".

Espainiako Gobernua "ziurgabetasuna, desorientazioa, nahasmena eta segurtasunik eza sortzen espezialista" dela iritzita, Beltran de Herediak beste behin salatu du elkarrizketa falta erabakiak hartzeko orduan: "Ez die entzuten autonomia erkidegoei, ez talde politikoei, ez osasun arduradunei, ezta legelariei ere", kritikatu du.

PARTEKATU