Joseba Agirretxea Darias ministro andreari: “Ez duzu arrazoirik eman alarma-egoera ez luzatzeko erabakia justifikatzeko”

Kongresuko Osasun Batzordearen bileran, Euskal taldeko diputatuak deitoratu duenez, alarma-egoerarik gabe Espainiako gobernuak “Autonomia Erkidegoak daramatza babes juridikorik gabe erabakiak hartu behar izatera eta auzitegien mende utzirik”
29 Apirila | Kongresua

Joseba Agirretxeak, Kongresuko Euskal Taldeko diputatuak, Darias ministro andreari adierazi dio gaurko pandemia egoerak eta maiatzaren 9ra begira erabakiko denak EAJ-PNVri “kezka,ikusmina eta etsipena” sortzen dizkiotela, egun horretarako aurreikusi baita alarma-egoerari amaiera ematea.

Kongresuko Osasun Batzordean, Carolina Darias Ministro andreak bertan hitz egin duela, Agirretxeak baieztatu du Osasun arloko arduradunak ez duela arrazoirik eman “alarma-egoera ez luzatzea justifikatzeko”, eta kritikatu du Darias andreak “mezu baikorregia” zabaldu duela gaur egungo errealitatearen aurrean, bestelako egoera marraztu baitu”.

Zentzu horretan, eta pandemiaren kudeaketaren inguruan Espainiako Gobernuak darabilen kogobernantza kontzeptua kritikatu ostean, Joseba Agirretxeak esan du alarma egoera ez luzatzeak "autonomia erkidegoak sostengu juridikorik gabeko erabakiak hartzera" eramaten dituela, "Auzitegien menpe" jarriz. "Zer tresna juridiko izango dituzte autonomia erkidegoek, beren autonomia-estatutuetatik harago, behar izanez gero, orain alarma egoeran dauden neurriak aplikatu ahal izateko?", galdetu dio zuzenean Osasun ministroari.

Azkenik, Agirretxea bat etorri da txertaketari lehentasuna ematearekin, eta irizpide argiak eskatu dizkio Espainiako Gobernuari, egon daitezkeen arazoak "konpontzeko" txertoen inguruan orain arte izan diren gorabeheren ondorioz.

PARTEKATU