EAJ-PNVk "lankidetza eta adostasuna" eskaini dizkio oposizioari pandemiaren aurkako Legea onartzeko, "ezinbestekoa eta premiazkoa" delako

Eusko Legebiltzarrak tramitera onartu du bere eztabaida, PP eta Vox alderdien oposizioarekin. Luis Javier Telleriak ziurtatu duenez, bizi dugun egoerari berme juridikoekin eta arintasunez erantzuteko, arau hori behar dugu. "Birusak gure bizitzan jarraitzen du eta maiatzaren 9an Alarma-egoeran amaituko dela dirudi. Borrokan jarraitzeko armazoi juridikoak behar ditugu"
22 Apirila | Eusko Legebiltzarra

Covid19 pandemia kudeatzeko neurrien lege proposamenak bere lehen tramitea gainditu du gaur. Osoko bilkurak, PP eta Vox-en aurkako botoekin eta EH Bildu eta Elkarrekin-Podemosen abstentzioarekin, onartu egin du Jaurlaritzari babesa ematen dioten taldeek, EAJ-PNVk eta PSE-EEk, birusaren aurrerabidea geldiarazteko hartu beharreko erabakiei berme juridikoak ematea bilatzen duten ekimen legegilea aintzat hartzea. Luis Javier Telleria legebiltzarkideak tribunatik azaldu duenez, pandemiak bilakaera txarra izaten jarraitzen du eta administrazioek gaur egun dauden hutsune legalak bete behar dituzte. "Horrelako egoerei bermez eta eraginkortasunez erantzuteko funtzioa beteko du tresna honek, eta organo betearazleen eta legegileen ahalak botere judizialaren esku uzten dituzten errekurtsoak eta kontrarerrekurtsoak irekitzea saihestuko du". Ildo horretan, antzeko egoeretan, autonomia erkidegoetako organo judizialek, oinarri juridikorik gabe, ebazpen desberdinak eta kontrajarriak hartu dituztela gogorarazi du.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak adierazi duenez, alarma egoera maiatzaren 9an amaituko dela aurreikusten da, eta horrek ere eragina du lege honen urgentzia eta premian. Iragarpen horrek ziurgabetasun handiagoa sortuko luke eta autonomia erkidegoak erabakiak hartzeko gaitasunik gabe utziko lituzke. Telleriak esan duenez, lege horrek autogobernurako gaitasuna berresteazgain, "Euskal erakundeei legezko armazoiak emango dizkie herritarren osasunerako arriskutsuak diren une hauei aurre egiteko. Birusaren aurrerapenak modu arin eta seguruan erantzutera behartzen gaitu". Ororen gainetik, pertsona guztien osasuna babestea dagoela esan du, batez ere babesgabeenena.

OPOSIZIOARI DEIA

Ordezkari jeltzalearen ustez, ezinbestekoa da, egoera horren aurrean, oposizioko taldeek lankidetza zintzotik eta ahalegin komunetik lan egitea, "Guztion artean testu bat adostu dezagun, non, pozarren egon gabe, eroso egongo garen ondorioarekin". Hausnarketa horretatik, jarrera konstruktiboa izatea eskatu du, izan ere, "Pandemiarekin lehenbailehen amaitu nahi dugu, galdutako normaltasuna berreskuratu nahi dugu eta harreman sozialak izateagatik gure osasunari erasorik ez egitea nahi dugu". Horrela, bada, lege-proposamen hau "adostasunerako, itunerako, eztabaidekin amaitzeko ahaleginerako" asmoarekin aurkeztu da; izan ere, eztabaida horiek ez garamatzate inora, eta herritar horiek beti pentsatu izan dut gugandik adostasun-maila bat espero dutela, birus baten aurka borrokatu nahi denean, birus horrek gu guztion osasuna desagerrarazi nahi duenean, koloreak bereizi gabe. Pandemiak berdintzen bagaitu, berdin gaitezen pandemiaren aurka".

PRESAKO IZAPIDEA

Pandemia honi eusteko presaren ondorioz, jeltzaleek eta sozialistek presazko tramitazioa planteatu dute, eta, horren ondorioz, ohiko prozedurarako ezarritako denborak erdira murriztu dira. Helburua da legegintza-ekimen hau egungo bilkura-aldia amaitu baino lehen onartu ahal izatea. Azken osoko bilkura ekainaren 24an egingo da. "Nahiz eta legea ez izan dena konponduko duena eta nahi dugun sendotasun juridiko guztia izango ez duena, azkar lan egin dezagun arau hau pandemiaren aurkako tresna gisa erabiltzeko, inoiz aplikatu behar ez izateko".

PARTEKATU