EAJ-PNVk Grande-Marlaska Ministroari galdetu dio `Zamora auziaz´eta antzeko kasuetarako hartuko dituen neurriez

Bigarren galdera batean Mertxe Garmendia senatariak kritikatu duenez Gobernuaren politika industriala ez da aurrera egiten ari “egoerak inposatzen duen erritmoan”
13 Apirila | Senatua

Gaurko Kontrol bilkuran, EAJ-PNVk Barne Ministro Fernado Grande-Marlaska galdetu dio Patxi Zamora hegazkin-zerbitariaren kasuan eta antzekoetan eragin diren ondorio kaltegarriak konpontzera begira Gobernuak hartuko dituen neurriez.

Maribel Vaquerok salatu du Nafarroako langileak “arbitriarietate eta babesgabetasuna” pairatu dituela poliziaren agiriak desegokiro baliatu zirelako Guardia Zibilak egindako egokitasun-ebaluazioan polizia-artxiboak bidegabe erabiltzean. Halaber, Zamorari ez zitzaizkion azaldu bere kontrako salaketa arrazoitzeko zioak, eta datuak babestu beharra argudiatu zuten estatuko segurtasunarekin zerikusia zutelako.

Senatari jeltzaleak Marlaska ministroari gogoratu dio, Izaskun Bilbao Europako diputatu jeltzalearen ekimenez, Europako Justizia Komisarioak ohartarazi zuela prozedura administratiboetan ezin dela halako agiriak erabili, eraginpekoei Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak ezarritako berme nahikoak eman ezik.  

Ministroak ez ditu “jarduerak” aurreratu nahi izan, harik eta kasu honi buruz auzitegiak emango duen ebazpena ezagutu arte, eta senatariari gogoratu dizkio exekutiboak dagoeneko idatziz eman dituen erantzunak. Marlaskak ez du gaiari buruzko baloraziorik eman nahi izan eta gogora ekarri du abian dagoen prozesu judiziala, Zamorak babesgabetasunik izan ez duela argudiatzeko.

Senatariak ez du erantzuna nahiko jo, eta ministroari gogoratu dio,  aireko segurtasunari buruzko Europako araudiaren arabera, kontrol judiziala egin behar da agiri politikoetan jasotako datuei buruzko ikerketetan. Vaquerok berretsi du exekutiboak neurriak hartu behar dituela antzeko kasuak saihesteko.

Euskal Taldeak egin duen bigarren galderak, Mertxe Garmendia senatariak Industria Ministroari eskatu dio epe bat ezar dezala Automozio Mahaia deitzeko. Reyes Maroto ministroak ez du datarik zehaztu eta  esan duen gauza bakarra izan da mahai hori “hurrengo asteotan” deituko dela.

Garmendiak Reyes Maroto Ministro andreari eskatu dio Automozio Mahaia “izozkailutik” atera dezala ,iragan azarotik hona deitu gabe jarraitzen duelako. Halaber, senatariak kritikatu du ministerio honek “ez dela aurrera egiten ari “ gaur egun oso garai delikatua bizi duen sektorearen egoerak inposatzen duen erritmoan.

PARTEKATU