Euskal Taldeak deitoratu du eskuduntzetan eman den atzerakada eta Haurrak eta Nerabeak Babesteko Legean birzentralizazioa eragin dela

"Bihotzeko min handiz, baina kontrako botoa ematera behartuta gaude, nahiz eta testuak aurrerapen argiak proposatzen dituen", adierazi du Iñigo Barandiaranek osoko bilkuran

Euskal Taldeak deitoratu du eskuduntzetan eman den atzerakada eta Haurrak eta Nerabeak Babesteko Legean birzentralizazioa eragin dela 15Apirilak
2021
2021 ApirilaK 15 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean erabat babesteko Lege Organikoaren proiektuaren aurka bozkatu du gaur Kongresuko Euskal Taldeak. Eta hori egin du "eskumenen atzerapena, birzentralizazioa eta eskumenen inbasio baterantz bideratzea" dakarrelako.

Iñigo Barandiaran diputatuak deitoratu egin du "testu arauemaile hau inposatu izana, eskumen autonomikoak inbaditzeaz gain, lortu nahi den helburura begira eraginkorrak ez direlako, uniformetasuna inoiz ez baita tresna egokia errealitate espezifikoei heltzeko". Hori dela eta, eta "bihotzeko min handiz", EAJ-PNVk Lege Proiektuaren aurka bozkatzeko "betebeharra" ikusi du.

"Galdera egokia da ea lege hau beharrezkoa zen ala, aitzitik, nahikoa zen helburu bera duten indarreko legeen aldaketa puntualak egitea", esan du Barandiaranek osoko bilkuran.

Nolanahi ere, "heldu beharreko arazoa" dela baieztatu du, baina "neurriak dagokion tokian" hartu behar direla gaineratu du. Testuinguru horretan, diputatu jeltzaleak esan du EAJ-PNVk lege horren alde bozkatuko duela "Eusko Legebiltzarraren aztertzen denean"; izan ere, Eusko Jaurlaritzaren egutegi arauemailearen arabera, aurtengo bigarren seihilekoan izango da.

"Haurren eta nerabeen babesa tresnarik onenekin eta arazo horiek konpontzeko administrazio hurbilen eta eraginkorrenetik landu beharra dago", amaitu du.

Interesatu Zaitez