EAJ-PNBk Frantses Legebiltzarrak Iparralden euskararen defentsarekin eta sustapenarekin konprometitzea ospatzen du

EAJ-PNBren Ipar Buru Batzarrak ongietorria eman dio 'Eskualdeetako Hizkuntzen Ondarea Babestu eta Sustatzeko Legea'ri, frantsesarekin bizi diren lau hizkuntzen hizkuntza murgiltzean aurrera egitea ahalbidetzen duena
EAJ-PNBk Frantses Legebiltzarrak Iparralden euskararen defentsarekin eta sustapenarekin konprometitzea ospatzen du
09 Apirila | IBB

Peio Etxeleku IBBko presidentea pozik agertu da Frantses Legebiltzarrak hartutako konpromisoarekin, horrek berekin dakarrelako “Murgiltze sailaren onarpen hau irakaskuntza publikoan, beste herri batean eskualde hizkuntzen kurtsoak jarraitzen dituzten ikasleen eskolatzearen mantentzea indartzea, bizi diren herriaren gaindik, eskualde hizkuntzen irakaskuntzaren proposamena egitea ikasle guziei, seinaleztapen elebidun eta eleanitzen onarpen legala”.

“Iparralderako, horrek esan nahi du bereziki, murgiltze publiko klaseen irekitzea, esperimentaziotik pasatu gabe, baina ere euskara eta gaskoiaren irakaskuntza proposamena indartzea edo seinaleztapen elebidun eta eleanitzak ez izaitea Auzitegi baten mehatxu pean”, azpimarratu du buruzagi jeltzaleak.

Etxelekuk argi utzi nahi izan du, onespen honekin “Frantses hizkuntzaren maila ez da mehatxatua. Alderantziz. Hazkunde nazionalaren ebaluaketa batek argi erakusten du murgiltze sistemako ikasleak hobekiago badakitela euskara eta frantsesa, adibidez. Ikasle gazteen elebitasun eta eleaniztasunaren alde daude antzinatasun hauek. Beren lurraldea ezagutu eta maitatuko dute, beste errealitate kulturalak ezagutzeko nahia sustatuz ere”.

Azkenik, IBBko presidenteak uste du, “Lehen antzinatasun legal hauek baino haratago, Iparralde bezalako puntako lurralde batek euskararen estatutu bat beharko luke eskuratu, beste berme juridikoak bereganatuz gaur onarturik ez dauden neurriak esperimentatuz eta denborarekin elebitasuna orokortzeko esparru publikoan aipatu eskualde hizkuntzen erabilera sustatzeko”.

PARTEKATU