EAJ-PNV ez da Transfugismoaren aurkako Estatu itunaren bilerara joan “hauteskundeei begira egin nahi den manipulazioan ez laguntzeko”

Imanol Landa, batzorde honetan jeltzaleen ordezkari dena, ez da joan iragan asteartean deitu zen eta gaur egin den topaketara. EAJ-PNVk exijitzen du foro hau maiatzaren 4 a baino lehen ez deitzea, egun horretan egingo baitira Madrilgo hauteskundeak, eta hori izan da,hain zuzen gaurko deialdiaren zio nagusia
EAJ-PNV ez da Transfugismoaren aurkako Estatu itunaren bilerara joan “hauteskundeei begira egin nahi den manipulazioan ez laguntzeko”
25 Martxoa | EBB

Imanol Landa, Erakundeen Egonkortasunaren aldeko Itunari jarraipena egiteko batzordean EAJ-PNV ordezkatzen duen senataria (Transfugismoaren aurkako Ituna izenez ere ezagutzen da) ez da izan organo honek gaur arratsaldean egin duen bileran, zeina iragan asteartean ezustean eta presaka eta korrika deitu baitzen. Landa ez da gaurko topaketara joan, alderdi batzuek organo horretatik atera nahi duten probetxu elektoralari ez laguntzeko. “EAJ-PNVk ez du inolako manipulazio partidistaren parte izan nahi, duela 20 urte baino gehiago batzuen eta besteen hauteskunde-estrategiak bultzatzeko baino, herritarrek hautestontzietan askatasunez eta demokratikoki adierazten duten borondatea errespeta zedin eratu zen foroan parte hartu nahi baitu”, baieztatu du Landak .

Senatari jeltzaleak ez du zalantzarik eta argi eta garbi ulertzen du organo hau presaka eta korrika deitu dela Murtziako Parlamentuan aurrera ateratzea lortu ez zuten zentsura mozioaren eta ustezko transfugismo-gertakarien ondorioz Espainiako politikan sortu den giro aurre- elektoralagatik eta maiatzaren 4rako Madrilgo Biltzarrerako hauteskundeak deitu ondoren. “Hauteskunde hauek eta Madrilen sortu den gatazka politiko basatia dira gaurko bilera deitzeko arrazoi nagusiak. Transfugismoaren kontrako Ituna ezin da ezegonkortasunik eza ekarriko duen faktore bihurtu, herritarren arteko gatazka eragiteko, are gutxiago izan daiteke erakusleiho non alderdi politikoek aukera baliatuko baituten aurre-kanpaina hasita dagoela, elkarri mokoka egiteko. Horretarako, ez dezatela EAJrekin kontatu”, baieztatu du Landak .

Gaur bertan hartu den erabakiarekin ados, EAJ-PNVk eskatzen du Transfugismoaren kontrako Itunaren bilera gehiago ez deitzea harik eta Madrilgo Biltzarrerako hauteskundeak egin arte. Eskari hau aintzat hartuko ez balitz, foro horretan ez da izango ez Landa ezta EAJ-PNVren ezein ordezkari ere. EAJ-PNVk gogoratu nahi du Transfugismoaren kontrako Itunaren bultzatzaileetako bat izateaz aparte -1998an eratu zen- erabakimen eta zintzotasun osoz parte hartu duela beti, eratu zenetik gaur egunera arte. 

PARTEKATU