Izaskun Bilbaok adimen artifiziala aldarrikatu du turismo-helmugen saturazioa prebenitzeko neurri gisa

Izaskun Bilbao Barandicak Bruselan aldarrikatu du big data delakoa eta adimen artifiziala baliatu beharra, turismo-helmugen saturazioa prebenitzen lagunduko duten tresnak garatzera begira
Izaskun Bilbaok adimen artifiziala aldarrikatu du turismo-helmugen saturazioa prebenitzeko neurri gisa
26 Martxoa | Europako Legebiltzarra

Los jeltzaleek uste dute adimen artifiziala baliabide egokia izan daitekeela pandemiak horren gogor kaltetu duen sektorearen iraunkortasunerako. Era berean nabarmendu du epe laburrera berehalako laguntzak eman beharko zaizkiola krisia gainditu ahal izan dezan. Next Generation funtsek, ekonomiaren deskarbonizazioa eta digitalizazio prozesuak babesten dituztenek, eraldaketa hau babestu behar dute.

Europako Parlamentuak aste honetan eztabaidatu eta onartuko duen txostenaren bidez, euroganberak jarrera bat hartuko du turismoaren sektorea suspertzera begira Europako Batzordeak abian jarri beharko duen planaren inguruan. Hainbat establezimendu eta industriaren alde pandemiak ezarri duen geldialdia gainditzeko eman beharreko neurriez gain, beste hainbat gomendio aurreikusten dira berreskuratze lana aukera bihurtzeko orain artekoa baino eskaintza iraunkorragoa eta jasangarriagoa sortzeko eta zabaltzeko. Proposamenak proiektatzen dira turismoarekin zerikusia duten azpisektore guztietan, bereziki mugikortasunean edo ostalaritza sektorean. Europako itun berdearen printzipioak, zeinaren bidez deskarbonizazioa eta zero isurketa helburu izango dituen ekonomiarako bidea aldarrikatu nahi den, eta Europako Berreskuratze Plana presente daude proposamen hauek eragin dituen filosofian. Horregatik, digitalizazioa, eskaintzaren dibertsifikazioa eta iraunkortasuna txosten honetan egiten diren ekarpen askoren oinarriak dira.

PARTEKATU