Egiaztagiri berdea nabarmendu du Izaskun Bilbaok intimitatea desagerrarazten duen ultrakontrolari Europak planteatu ahal dion alternatiba gisa

Europako Parlamentuko EAJ-PNVko diputatu Izaskun Bilbao Barandicak aditzera eman du bere talde politikoak Europako Parlamentuan babestuko duela Batasunean egiaztagiri berdea abian jartzeko planteatu den proposamena, hurrengo hilabeteotan Batasunean mugikortasun seguru eta ez diskriminatzailea ahalbidetzera begira.
Egiaztagiri berdea nabarmendu du Izaskun Bilbaok intimitatea desagerrarazten duen ultrakontrolari Europak planteatu ahal dion alternatiba  gisa
25 Martxoa | Europako Legebiltzarra

Jeltzaleek uste dute Europako proposamenak errazten duela gaur gaurkoz bidaiari batek Batasunean gainditu behar duen prozesua birusaren karga gabe bidaiatzen dela egiaztatzeko, egiaztagiri berde honek era digital eta seguruan egiaztatzen dituelako, estatu kide guztiek ontzat hartuko luketen zerbait, ondore epidemiologikoetarako benetan garrantzitsuak diren hiru inguruabar, hau da, pertsonak gaixotasuna gainditu duela, txertatuta dagoela edo une zehatz horretan koronabirusik ez duela egiaztatzen duen proba diagnostikoa. “Hauxe da mugikortasuna ezagutzeko eta bidaiari bakoitzari jarraipena egiteko egiten den ultra kontrol inbaditzailearen aurrean Europak proposatzen duen alternatiba, lehenengoak intimitatea izateko eskubidearen kontra dagoelako eta ez dituelako datuak babesteko ditugun estandarrak betetzen".

Europako Parlamentuak eztabaidatu ditu egiaztagiri berdea egiteko proposamenaren xehetasun guztiak, zeinaren bidez dispositibo digital bakarra ezarri nahi den, estatu kide guztiek aintzat hartuko dutena eta egoera epidemiologikoari buruzko datu guztiak jasoko dituena. Proposamenaren oinarria da koordinazioa eta interoperatibotasuna . Egiaztagiriak doakoak izango dira, aplikazio irakurgarri batean funtzionatuko dute, estatu kideek ulertzeko modukoa, eta ez dute exijituko gaur egun bidaiatzeko exijitzen direnez aparteko baldintzarik, bereziki txertoa jaso bada. Apirilaren erdian, epeak betetzen badira, abian egongo da proposamena, teknologia berriak baliatzeko zailtasun gehien dituzten pertsonak ez diskriminatzea ere aurreikusten duena. Izan ere, proposamen honek barne hartzen du egiaztagiri berdearen paperezko bertsioa, QR kodea izango duena irakurketa eta kontrastea errazteko, baita formatu digitalean egingo den beste bat. Proposamenak era berean jasotzen ditu laguntza finantzarioa, teknikoa eta zientifikoa eskaintzeko neurriak, estatu kideetan egiaztagiri hau irakurtzeko erabiliko diren plataformak erabat operatiboak eta interoperagarriak izan daitezen.

PARTEKATU