Barruko eta kanpoko mugikortasun politikan “koherentzia” aplikatzea eskatu dio Aitor Estebanek Pedro Sánchezi

Euskal Taldeko bozeramaileak Presidenteari txarretsi dio atzerriko turistak iristen ari direla ikusteak hiritarrengan “harridura” eragiten duela eta “ez sustatzea, ahalbidetzea edo txalotxea” eskatu dio
24 Martxoa | Kongresua

Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeko bozeramaileak Espainiako Gobernuko Presidenteari erreklamatu dio gaur “koherentziaz” jardun dezala barruko eta kanpoko mugikortasun politikarekin.

Estebanek gaurko kontrol bilkuran nabarmendu duenez “nazioarteko turismoa kudeatzeko moduak”, itxiera perimetralakekin eta ez bidaiatzeko eskariekin, Madriletik, Bartzelonatik eta Donostiatik lasai asko dabiltzan kanpoko turistak onartzearekin konbinatzen direla ikusteak “harridura eta diskriminazio-sentimenduak eragin ditu hiritarrengan, frustrazioa eragin lezaketenak”. Zentzu berean eta Bruselak ere Espainiari mugikortasun politikan koherentziaz jarduteko eskatu diola gogoratu ondoren, Estebanek baieztatu du modu bakarra dela “sinesgarritasuna egon dadin, hiritarrengan frustraziorik ez eragiteko eta arauak bete behar direlaren uste osoa eman dadin”.

Estebanek Presidenteari gogoratu dio egunotan Parisen eta Berlinen bizi duten egoera, pandemiaren ondorioz murrizketak areagotu direlarik hango hiritarrek “bata bestearen ondoren aireratzen diren hegazkinetan Espainiara iristen jarraitzen duten bitartean”. Estebanek baieztatu du aireportuetan ez dela benetako kontrolik egiten “ontziratze txartela ere ez baita eskatzen”.

“Ez da aisialdiko mugikortasuna sustatzeko, ahalbidetzeko edo txalotzeko garaia, ez barrukoa ezta kanpokoa ere”, baieztatu du Estebanek EAJ-PNV itxiera perimetralei eustearekin “erabat ados” dagoela baieztatu ondoren.

“Osasun agintariek azken ahalegin bat eskatu dute beste olatu batean sartzea saihesteko. Hiritarrek bultzatu behar dute, baina erakundeek ere bat egin behar dute koherentziaz jarduteko eta frustraziorik eragin gabe”, esan du Estebanek “mugak lausotzeko politika da gaurko ogia eta biharko gosea”, amaitu du.

PARTEKATU