Euskal Taldeak Auzitegi Konstituzionalaren azken aldazpenak indargabetzeko egin dituen proposamenak onetsi ditu Kongresuak

EAJ-PNVren Lege Proposamenak, gaur bertan izapidera onartu denak, alde batetik proposatzen du Auzitegi Konstituzionalaren barruan bere ebazpenei izaera betearazlea ematen dioten eta epaiak betetzen ez dituzten agintarien eta funtzionarioen kontra jarduteko aukera ematen duten artikuluak ezabatzea eta, bestetik, Autonomia Estatutuen kontrako konstituzio-kontrakotasuneko aurretiazko errekurtsoa berreskuratzea indargabetzea
23 Martxoa | Kongresua

Kongresuko osokoak Euskal Taldeak Auzitegi Konstituzionalaren Lege Organikoaren azken bi aldarazpenak indargabetzeko egin duen proposamena babestu du gaur. Parlamentuko taldeek gaia aintzat hartzeari buruz egin duten eztabaidan adierazi duten jarrerare arabera eta osokoa amaitu aurretik egin beharko den bozketaren zain, EAJ-PNVren ekimena izapidera onartuko du Ganberako gehiengoak.

Mikel Legardak aditzera eman duenez, Euskal Taldeak aurkeztu duen Lege Proposamenaren xedea da, batetik, Auzitegi Konstituzionalaren Legearen barruan bere ebazpenei izaera betearazlea ematen dioten eta epaiak betetzen ez dituzten agintarien eta funtzionarioen kontra jarduteko aukera ematen duten artikuluak ezabatzea eta, bestetik Autonomia Estatutuen kontrako konstituzio-kontrakotasuneko aurretiazko errekurtsoa berreskuratzea indargabetzea.

Aldarazpen biak, 2015ean indarrean jarri zirenak, Euskal Taldearen aburuz eta Mikel Legardaren hitzetan "Justizia konstituzionalaren eredua desnaturalizatzea" eta "ondorio negatiboak" ekarri zituzten, "Auzitegi Konstituzionalak berez ez dituen erantzukizunak jasotzen zirelako". Era berean, orduan "botere konstituzionalekiko harreman sisteman faktore distortsionatzaileak" sartu zirela salatu du, "Auzitegi Konstituzionalari erantzun judizialeko funtzio politikoak esleitzen baitzizkion, berezko arbitro- eginkizun konstituzionala kenduz".

Azken finean, Legardak salatu du Euskal Taldeak atzera bota nahi izan dituela 2015ean Kongresuak egindako bi erreformek ekarri zituzten "ondorio larriak", EAJ-PNVren kontrako botoarekin ezarri zirenak, eta "bereziki politikoak diren prozesuak judizializatzeko bidean beste urrats bat" izan zirela nabarmendu du.

Hala, Legardak gogora ekarri duenez, PP alderdiak 2015ean egin zuen lehen erreforma, Auzitegi Konstituzionalari betearazpen-ahalak esleitzen dizkiona, balizko ez-betetzeen aurrean erabakiak betearaztea bermatzeko, ekimen "partidista" izan zen, eta, horren froga gisa, urte hartako Kataluniako hauteskundeen kanpainaurrean Xavier Garcia de Albiol PPko hautagaiak aurkeztu zuela adierazi du, Xavier Garcia de Albiol (ez, ordea, Xavier Garcia de Camandesek).

Halaber, diputatu jeltzaleak gogora ekarri duenez, 2015ean PPk eta PSOEk berreskuratu arte Autonomia Estatutuen aurkako konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa kentzea "Estatuaren botereen arteko harremanetan eta sistema parlamentarioaren funtzionamenduan normaltasuna berrezartzea bezala" kalifikatu zuen doktrinak, "Ondorio distortsionatzailez betetako esperientzia izan baitzen".

Hori dela eta, eta "arazo politiko nagusiei" erantzun judizialak ematetik aldentzeko, Euskal Taldeak Auzitegi Konstituzionalaren Lege Organikoaren erreforma bikoitza proposatu du, eta gaur tramitera onartuko dute, Ganberaren babesa jaso ostean.

PARTEKATU