Izaskun Bilbaok gogoratu du derrigorrezkoa dela erregioen parte hartzea Europako Funtsetan, eta berretsi du Euskadik egin beharreko lan guztia egin duela

Izaskun Bilbao Barandica Europako Parlamentuko EAJ-PNVko diputatuak gaur goizean “Egun on Euskadi” ETBko saioan gogora ekarri duenez, Europako Funtsen kudeaketan erregioen parte hartzea derrigorrezkoa da Batasunaren programa hau arautzen duen araudiaren arabera
Izaskun Bilbaok gogoratu du derrigorrezkoa dela erregioen parte hartzea Europako Funtsetan, eta berretsi du Euskadik egin beharreko lan guztia egin duela
17 Martxoa | Europako Legebiltzarra

Ildo beretik gogoratu du Dombrovski Presidenteordeak iragan astean Europako Parlamentuan hitzeman zuela baldintza hau beteko dela kontrolatzea, eta azpimarratu duenez Euskadik “egin beharreko lana” egin duela eta proposamen sendo eta serioak aurkeztu dituela ekonomia suspertzeko eta erresilienteago eta iraunkorrago egiteko pentsatu diren laguntzak jasotzeko.

Izaskun Bilbao Barandicak gaur egin dioten elkarrizketan aztertu ditu Europako gaurkotasuneko hainbat gai, batez ere Next Generation programaren funtzionamenduari buruzkoak, bai eta txertoen inguruko azken berriak edo Von der Leyen presidenteak mugikortasuna hobetzeko eta COVID osteko errekuperazioa moteltzen duten murrizketak pixkanaka kentzeko gaur aurkeztuko duen osasun-ziurtagiria ere.

Lehen gaiari dagokionez, Izaskun Bilbao Barandicak gogoratu du Euskadik oso posizio ona duela tradizioz eta berritzeko duen kulturagatik eta duen egitura ekonomikoagatik, Europako berreskuratze planaren funtsak jasotzera begira estatuak aurkeztu behar duen plana aberastuko duten proiektuak aurkeztu ahal izateko. “Von der Leyen presidente andreak eta Batzordeak ondo baino hobeto ezagutzen dute Euskadiren gaitasuna eta nahi den eraldaketa ekonomikoa lortzeko egin behar diren gauzak nola egin diren”. Horregatik esan du Espainiako gobernuak estatu mailako plana osatzeko ireki behar duen parte hartze erregionala serioa baldin bada Euskadik “aukera handiak ditu funts horiek eskuratzeko egin behar diren proiektuak toki onean kokatzeko”.

Era berean berretsi du erregioen parte hartzea ez dela aukeratu ahal den zerbait, baizik eta erabat derrigorrezkoa, funtsak arautzen dituen araudiaren arabera. “Batzordeko presidenteordeak iragan astean Parlamentuan hitzeman zuen hau dena seriotasunez kontrolatuko zuela, eta Europako Parlamentuan ere lan egingo dugu hau bermatzeko eta parte hartze hori benetakoa izan dadila lortzeko”.

Izaskun Bilbao Barandicak era berean hitz egin nahi izan du gaur goizean Europako Batzordeak aurkeztuko duen osasun egiaztagiriaz. Agiri hau pentsatuta dago hiritarrei eta erakundeei bermeak eskaintzeko “eskubideak errespetatuz, diskriminazioak saihestuz,datuak babesteari buruzko arauak betez eta estatus estatu aldebakartasunez hartutako neurriak saihestuz”. Era berean nabarmendu du egiaztagiria ez dagoela pentsatuta eskubideak murrizteko baizik eta gaur egun mugikortasunari eragiten dioten murrizketak ezabatzeko. Halaber,gogora ekarri du gaur egun odisea bat dela Batasunetik bidaiatzea, exijitzen diren kontrol eta murrizketa anitz eta askotarikoengatik, eta esan du horiek ezabatzea, birusaren hedapenari lagunduko ez zaiola bermatuz,

PARTEKATU