EAJ-PNVren ustez, elizak iraganean egindako immatrikulazioak leheneratzeko lege aldaketak proposatzea itxaropen faltsuak altxatzea da.

Gehiegikeriak eman arren, aztertutako aukerek akzio judizialak jartzea baino ez dute aurreikusten
EAJ-PNVren ustez, elizak iraganean egindako immatrikulazioak leheneratzeko lege aldaketak proposatzea itxaropen faltsuak altxatzea da.
11 Martxoa | Senatua

EAJ-PNV Talde Parlamentarioaren iritziz, elizak modu irregularrean egindako immatrikulazioak lehengoratzeko asmoz lege-aldaketak egiten saiatzea "frustraziora baino ez daramaten itxaropen faltsuak altxatzea" da. Hala erantzun zion Imanol Landak, atzoko Senatuko Osoko Bilkuran, ERCk eta EH Bilduk aurkeztutako mozioari, eta argi utzi du "juridikoki bideraezina" dela; izan ere, egindako erregistro-idazpenen gainean legalki eta atzeraeraginez jardutea zuzenbidearen aurkakoa da argi eta garbi, Konstituzioaren 9. artikuluan ezarritako segurtasun juridikoaren oinarrizko printzipio konstituzionala urratzen baitu. Presidentzia Ministerioaren, Gorteekiko Harremanen eta Memoria Demokratikoaren txostenetan oinarrituta, 1998tik 2015an aldaketa egin arte egindako immatrikulazioak bere garaian indarrean zegoen araudiaren arabera egin ziren, eta bere garaian ez zen konstituzio-kontrakotasuneko kuestiorik aurkeztu araudiaren aurka.

EAJ-PNVko senatariak egindako "gehiegikeriak" salatu ditu, Otsagabiako Muskildako baseliza adibidetzat hartuta; izan ere, 2017ko epai batek aitortu zuen udal patronatuarena zela, eta ez gotzainarena, 1999an immatrikulatu baitzuen inguruko etxe batekin eta bost baratzerekin batera. Landak gogorarazi du Eusko Legebiltzarrak eta Nafarroako Parlamentuak hartutako ebazpenek modu irregularrean immatrikulatutako ondasunak berreskuratzeko akzio judizialak jartzeko aukera baino ez dutela jasotzen, eta ildo beretik doa Presidentetza Ministerioak, Gorteekiko Harremanek eta Memoria Demokratikoak 2021eko otsailaren 16an egindako Elizaren Ondasun Higiezinen Inmatrikulazioari buruzko Txostena, gaia bide judizialera eramaten duena.

PARTEKATU