Europako funtsetan erregioek benetan parte hartzen dutela bermatzeko kontrola txalotu du Izaskun Bilbaok

Europako Parlamentuko EAJ-PNVko diputatu Izaskun Bilbao Barandicak gaur bertan txalotu du Valdis Dombrovskis Europako Batzordeko presidenteordeak hitzeman duen konpromisoa, estatu bakoitzak europako funtsak eskuratzera begira aurkeztuko dituen planen idazketan Europako hiriek eta erregioek benetako parte hartzea dutela kontrolatzeko eta bermatzeko
Europako funtsetan erregioek benetan parte hartzen dutela bermatzeko kontrola txalotu du Izaskun Bilbaok
11 Martxoa | Europako Legebiltzarra

“Europako presidenteordeak”, nabarmendu du euskal diputatuak “argi eta garbi utzi du araudian elkartze printzipioaren bidez jasotzen diren parte hartze aurreikuspenak ez direla itxurakeria hutsa, benetan bete behar dira eta Bruselak hitzeman du horrela izango dela”.

Europako Parlamentuak eztabaida bat izan du gaur goizean, Europako berreskuratze planen funtzionamendua arautzen duen erregelamenduak aurreikusten duen "elkartze printzipioa" estatu kideetan nola aplikatzen ari den aztertzeko. Horri buruzko lege-aurreikuspenek gobernantzari buruzko eztabaida guztiak ixten dituzte; izan ere, eskualde-partaidetzaren aldeko apustu irmoa egiten du, bai "agintaritza nazionala" definitzen denean, non berariaz sartzen baitira eskualde- eta toki-eremuetakoak, bai plan nazionalak onartu aurretik nahitaez egin beharko den maila anitzeko elkarrizketa deskribatzen duenean. Elkarrizketa horretan, berriz ere eta berariaz sartzen dira toki- eta eskualde-esparruak. Gainera, plana Bruselara bidali baino hogeita hamar egun lehenago, gobernantza-maila horien, gizarte zibileko erakundeen eta gizarte-eragileen jarrerak idatziz adierazi ahal izango dira, prozedura formal baten bidez.

"Euskadi, ordezkari jeltzaleak gogorarazi duenez, bat dator susperraldi planaren printzipio eta lehentasunekin, eta jakin badaki zer behar duen aurrera egiteko. Gure ekoizpen-sistema eraldaketa sakonean murgilduta dago gaur egun, emisioetan neutroa, digitalizatua eta mundu globalean lehiatzeko gai den ekonomia baterantz aurrera egiteko. Helburu horiek lortzeko, lankidetza publiko pribatuaren ezagutza, prestasuna, ibilbidea eta tradizioa daude. Horregatik, txalotu besterik ezin dugu egin Bruselak eskualdeek Europako funtsen gobernantzan duten parte-hartzeari buruzko edozein polemika gaur amaitu izana. Gaur Dombrovskis presidenteordeak azpimarratu du euskal erakundeek, lurraren arrasean lan egiten dutenek, duten ezagutza eta prestasuna funtsezkoak direla berreskuratze-plan hori garatzeko. Horregatik, Bruselak kontrolatu egingo du bat egiten dutela krisitik irteteko prozesua benetan aukera bihur dadin hazkunde iraunkorrago baterantz aurrera egiteko, ikuspegi sozial, ingurumeneko eta ekonomikotik.

PARTEKATU