Europaren etorkizunari buruzko hitzaldian, Euskadiren aintzatespena aldarrikatuko du EAJ-PNV-k, batasun federalago eta sozialago bat eratzera begira

Europako Parlamentuko EAJ-PNVko diputatu andre Izaskun Bilbao Barandicak gaur nabarmendu du Euskadik zeregin esanguratsua duela, baita proposatu beharreko berrikuntza bat eta defendatu beharreko printzipioak ere, Europako etorkizunari buruz egingo den Konferentziari begira
Europaren etorkizunari buruzko hitzaldian, Euskadiren aintzatespena aldarrikatuko du EAJ-PNV-k, batasun federalago eta sozialago bat eratzera begira
10 Martxoa | Europako Legebiltzarra

“Batasun federalagoa eta sozialagoa nahi dugu, non gure ekarpena egin ahal izango dugun, non zeregin eta aintzatespen argia izango dugun gobernantza-sistema berri batean”. Hori lortzeko, argitu duenez, bere alderdiak lan egingo du Europako Parlamentuaren osokoaren aurrean hotsandiz egin den adierazpenarekin gaur bertan abiarazi den eztabaida benetan partaidetzazkoa izan dadin, jendeari eta hiritargoarengandik eta ideia guztiengandik hurbilen dauden erakundeei irekita.

Europako Parlamentuko euskal diputatuak adierazpen hauek egin ditu Europako Parlamentuaren osokoan ekimen hau hotsandiz abiarazi ondoren. Ekitaldian parte hartu dute EBko hiru erakunde komunetako buruek, aldi berean konferentziaren presidentekide izango direlarik. David Sassolik (Parlamentuko presidentea) Úrsula Von der Leyenek (Europako Batzordeko presidentea) eta Antonio Costak (Portugalgo presidente eta Europako Kontseiluko gaur egungo presidentea ) adierazpen bateratua izenpetu dute ekimen hau abiarazteko, eta beraiek izango dira, adierazpenean esaten denaren arabera, hiritargoa helburu nagusitzat joko duen ekimena bide onetik eramateko arduradunak. Parlamentuak ekainean bertan onetsi zuen ideia hau aldarrikatzen duen Konferentziari buruzko ebazpena, eta animatzen du eztabaidak mentalitate irekiarekin bideratzera eta hitzarmenak aldatzera, eztabaidaren ondorioek hala gomendatzen badute.

Izaskun Bilbao Barandicak bat egiten du erabat ideia honekin, eta ildo beretik nabarmendu duenez “Europako Batasunak `reset´ egin behar du. 2008ko krisiak eta pandemiak erakutsi dute gaur egun dituen baliabideak ez daudela bere erakundeei exijitzen zaien eskakizunak behar duen mailan. Estatuek, bilakaera hori eragozten dutenak direlarik, orain arteko egoerari eutsi nahi diote. Horrela, beti dute errua nori leporatu gauzak ondo irteten ez direnean, arazoa beraiek hartutako erabakiek sortarazi badute ere. Errazagoa ere bada Batasunak egiten duena ezkutatzea, arrakastaren bat nork bere buruari egotzi nahi dionean. Europari buruzko Konferentziak balio behar du egoera honi amaiera emateko”.

Hori lortzeko, euskal diputatuak Batasunaren gobernantza-sistema aldaraztea aldarrikatzen du “Europa Federalagoa eraikitzeko, aldi berean, hiritargoarengandik hurbilago egongo dena. Lurraren arrasean lan egiten duten erakundeekin lankidetzan. Benetan bat eginda, bere aniztasun osoan, eta benetako atxikimenduekin indartua”. Ezaugarri horiek izango dituen Europako Batasuna,euskal ordezkariaren aburuz, “erabat bateraezina da XIX. mendeko estatu nazioen eskema zaharkituarekin. Beren mentalitatea eboluzio federal hau geldiarazten du eta, hainbat estatutan, konpondu beharreko lurralde gatazka larriak eragiten ditu. Aniztasuna ez du behar bezala eskainiko bere oinarrian auzi hori konponduta ez duenak. Horregatik, Konferentzia honetan defendatuko dugu jendearen parte hartze handiagoa, aurrez erabakitako ideia gutxiagorekin, hau da, Parlamentu gehiago eta Kontseilu gutxiagorekin, aldatu beharreko hitzarmenak aldatuta eta argitasun aktarekin, eta, gatazka politikoak ebazteko orduan, inposaketaren eta errepresioaren ordez, elkarrizketa era bitartekaritza baliatuz”. Helburu horrekin, jeltzaleek estatu gabeko beste nazioekiko aliantzak bilatuko dituzte, Konferentzian ekimen hori planteatzeko.

PARTEKATU