Agirretxeak esan du Gobernuak entzugor jarraitzen duela Kongresuaren eskakizunen aurrean, eta Estatuko espetxeetan diren emakume presoen egoerari buruzko txostena egin ez izana salatu du

Diputatu jeltzaleak Marlaskari gogoratu dio emakume presoek bizi duten “diskriminazio benetako eta egiaztagarriak” eragin zuela iragan ekainean aurkeztu zuten ekimena, Ganberako zortzi taldek babestu zutena, hauen artean PSOEk eta Podemosek
10 Martxoa | Kongresua

Joseba Agirretxeak, Euskal Taldeko berdintasun gaietarako bozeramaileak, gaur salatu du Espainiako gobernuak Kongresuak egiten duen planteamenduaren aurrean entzungor jarraitzen duela, eta ez duela egin, ezta aurkeztu ere, Estatuko espetxeetan diren emakume presoek bizi duten egoerari buruzko txostena, Ganberak iazko ekainean erreklamatua EAJ-PNVk aurkeztu zuen ekimenaren bidez.

Kontrol bilkuran eta Gobernuak galdera desbideratu duela eta hasiera batean Berdintasun ministro andreari zuzendua izan arren Marlaska ministroak jaso duela ikusita, diputatu jeltzaleak gogoratu du Kongresuko osokoak gehiengo handi batez onartu zuela EAJ-PNVk aurkeztutako ekimena, zeinaren bidez Estatuko gobernuari eskatzen baitzitzaion sei hilabeteko epean preso dauden emakumeek bizi duten “diskriminazio benetako eta egiaztagarria” zuzentzeko txostena egitea, non neurri zuzentzaileak jaso beharko ziren espetxe politikan genero ikuspegia jasoz.

“Non dago txostena? Uste dugu ez dagoela txostenik ezta neurri zuzentzailerik ere, eta iazko ekainean salatu genuen diskriminaziotik eratorritako arazoek bere horretan jarraitzen dute oraindik”, deitoratu du Agirretxeak.

Euskal Taldeko berdintasun gaietarako bozeramaileak aditzera eman bezala “preso dauden emakumeek bizi duten diskriminazioa estrukturala da, ez da gertakari puntual batzuetara mugatzen”. Hala, Estatuko espetxeetan beraientzat bereziki dedikatutako gune gutxi daudela kritikatu du. Era berean azaldu ditu emakume hauek dituzten zailtasunak espetxeetan antolatzen diren jarduerak egiteko, gizonentzat diseinatuta eta pentsatuta baitaude. “Esan dituzte kirol guneak partekatu, bertan gizonak daudelako eta horrek beren segurtasuna arriskutan jar dezakeelako; gauza bera gertatzen da tailerrekin eta beste hainbat gauzarekin. Preso egoteaz gain, diskriminatuta daude”, ezarri du Agirretxeak.

Diputatu jeltzaleak Marlaska ministroari adierazi dio Euskal Taldeak lanean jarraituko duela eta eskakizun berbera egiten jarraituko duela Gobernuak Kongresuak eskatutakoari erantzun diezaion eta, ondorioz, eskatutako txostena egin dezan.

PARTEKATU