Puigdemonten eta bere kontseilarien immunitatea berresteko, Europako suplikatorioaren kontra bozkatuko du Izaskun Bilbaok

Izaskun Bilbao Barandica Europako Parlamentuko EAJ-PNVko diputatuak gaur goizean iragarri du Europako Parlamentuko Askatasunen batzordeak Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiari eta bere Gobernuko kontseilari ohi Toni Comín eta Clara Ponsatíri parlamentuko immunitatea kentzea proposatzen duen txostenaren kontra bozkatuko duela. “Auzi politikoak eta beren adierazpen instituzionalak politikarekin eta elkarrizketarekin aztertu behar dira, eta ez instrukzioan, ahozko ikustaldian eta ebazpenean kalitate juridikorik ez duten prozesu judizialen bidez” azpimarratu du ordezkari jeltzaleak
Puigdemonten eta bere kontseilarien immunitatea berresteko, Europako suplikatorioaren kontra bozkatuko du Izaskun Bilbaok
08 Martxoa | Europako Legebiltzarra

Nire kontrako botoak, nabarmendu du euskal diputatuak, nire printzipioei erantzuten die. Kataluniak arazo politiko bat bizi du gaur egun, eta elkarrizketa eta demokraziaren bidez konpondu behar da. Europako Parlamentuak, 2017ko urriaren 1eko jarduketa polizial zentzugabea ikusita, argi eta garbi utzi zuen: Legerik gabe ezer ez da posible, baina soilik legearekin ez dira halako arazoak konpontzen. Orain arte zigor prozeduren bidez aplikatu diren neurriak, legearen aldetik erabat zalantzagarriak izan arren, gatazka honetan alde banatan dauden parte bien arrakala handitu dute. Jarduketa horiek agindu dituzten epaile batzuk Estrasburgon kondenatuak izan dira partzialitatea egotzita eta ordezkari politikoen kontrako epaiketa bidegabeak egiteagatik, “Atutxa” auziarekin gertatu zen bezala. Ez dago bermerik Toni Comínek, Clara Ponsatík eta Carles Puigdemontek epaiketa bidezkoa izango dutela bermatuko duenik. Orain arte Espainiako estatus kanpoko sistema judizialek egin dituzten azterketa juridikoek ondorioztatu dute zigor kausa honek ez duela inolako zentzurik”.

Europako Parlamentuak, azkenean, Kataluniako hiru politikariei immunitatea kenduko balie, Belgikako justiziak aztertu beharko luke “procés” izeneko auzia eraman zuen epailearen eskariz, Kataluniako gobernuko hiru kide ohiak Espainiari entregatzeko. Orain arte, zentzu honetan egin diren ahalegin guztiek ezezkoa jaso dute Eskozian, Suitzan, Alemanian eta Belgikan.

PARTEKATU