Emakumeen aurkako indarkeria jakin batzuk pertsona espezializatuek epaitegietan ez artatzea deitoratu du María Dolores Etxanok

Bere ustez, "aurrerapauso handia" izango litzateke egungo Genero Indarkeriaren aurkako Babes Osorako Neurrien Legea osorik zabalduko balitz.

Emakumeen aurkako indarkeria jakin batzuk pertsona espezializatuek epaitegietan ez artatzea deitoratu du María Dolores Etxanok 17Otsaila 17 |
Senatua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Maria Dolores Etxanok deitoratu egin du emakumeen aurkako indarkeria mota desberdin batzuei, epaitegietako ibilbidean, ez zaiela arreta ematen arlo horretan espezializatutako pertsonekin. "Ez da epaitegi espezializaturik ez dagoela, baizkik eta emakumeen aurkako indarkeria jakin batzuk epaitegi espezializatuetara iristeko aukerarik ere ez dute izaten; gure ustez, ez dira behar bezala artatzen ari", gaineratu du.

Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Aurkako Salako Fiskalak Goi Ganberan egin duen agerraldian, EAJ-PNVko senatariak Genero Indarkeriaren aurkako Babes Osorako Neurriei buruzko Lege Organikoaren lege-aldaketak egiteko beharra nabarmendu du, Istanbulgo Hitzarmenak ezarritako ildoan emakumearen aurkako indarkeriaren kontzeptua zabalduz. "1/2004 Lege osoa zabaldu eta lehen artikulua aldatuko bagenu, eta Istanbulgo Hitzarmenean dauden biktima guztiak sartuko bagenitu, aurrerapauso handia emango genuke", eskatu du.

Etxanok María del Pilar Martíni adierazi dio kezkatuta dagoela indarkeria matxista eta adingabeen zaintza kasuak bat egiten duten instantzia judizialen artean batzuetan izaten den deskoordinazioagatik, baita ere salaketa bat jartzerakoan prozedura judizialek askotan sortzen duten mesfidantzagatik. "Gizarte gisa, diziplina anitzeko esparruetatik babestu behar ditugu. Askotan emakumeak ahalduntzeko lan egin behar da, salaketa segurtasunez jartzeko urratsa eman dezaten”.

Azkenik, senatari jeltzaleak Euskadin jarraitu den prozedura jakinarazi dio Fiskalari, genero indarkeriari helduz lege berririk idatzi gabe, baizik eta Emakumeen aurkako indarkeria matxista Berdintasunerako Legearen barruan berariaz jorratzen duen kapitulu berri bat sartuz.

Interesatu Zaitez