Inmigrazio eta babes itun berrian hiriak eta erregioak Bruselak funtsezko kide jo izana txalotu du Izaskun Bilbaok

Ylva Johansson komisario andrearen ustez, "Hiriak eta eskualdeak funtsezko kide dira Batzordeak etorkinei eman beharreko babesari buruzko itun berria aplikatzeko orduan. Gogoeta hori izan da Izaskun Bilbao Barandica Europako Parlamentuko diputatuak egin zuen galdera bati eman zaion erantzunean agertzen den lehen argudioa. Diputatu jeltzaleak bere galderan deitoratzen zuen Batasunaren agiri horretan aipamen eskasa egiten zitzaiela hiriei eta erregioei eta dagokien gobernantzari
Inmigrazio eta babes itun berrian hiriak eta erregioak Bruselak funtsezko kide jo izana txalotu du Izaskun Bilbaok
12 Otsaila | Europako Legebiltzarra

Ordezkari jeltzaleak espero du konfiantza- eta aintzatespen-adierazpen irmo horrek bidea irekiko duela hiriek eta eskualdeek parte-hartze handiagoa izan dezaten arlo horretako Europako politiken zehaztapenean, "Horrek lagunduko baitu haien deshumanizazioari aurre egiten".

Euskal diputatuak era berean txalotu du Europako Batasunaren barne gaietarako talde berriaren ikuspegia, babesaren eta immigrazioaren kudeaketa barne hartzen duena. "Eskualdeek eta hiriek, komisarioak dioen bezala, Europako erakundeen funtsezko kide izan behar dugu immigrazio- eta asilo-politiketan. Integrazioa toki- eta eskualde-mailan egiten da. "Europar berriek" behar dituzten zerbitzuak, oro har, tokiko erakundeek ematen dituzte. Horregatik, biziki poztu naiz babes-itun berri horrek errealitate hori aitortu izanaz eta integrazio-politikak martxan jartzeko orduan gobernantza-maila horiek aintzat hartu izanaz". Jeltzaleen ustez, adierazpen horri "finantzaketaz, programa aitzindariez, laguntzaz, immigrazioaz eta asiloaz hitz egiteko beste erregistro bat" gehitu behar zaizkio. “Baina, harago joan gintezke. Pertsonak gure artean hartzen baditugu, zerbitzuak ematen badizkiegu, integratzen baditugu, arazo horri hasieratik nola heldu behar zaion erabakitzen duten mahaietan ere egon beharko genuke. Zalantzarik gabe, ikuspuntu horrek gizatasuna emango lieke pasaporteez eta kontrolez pertsonez baino gehiago hitz egiten den mahai horiei ".

EAJ-PNVk urteak daramatza Bruselan eta Estrasburgon parte-hartze hori eskatzen eta proposamenak egiten immigrazioaren arazoari emandako erantzunak eta asilo-legeak betetzeak migratzaileek Europara iristean jasotzen duten tratamendua hobetzeko eta integrazioan lagundu behar duten eragile guztien artean modu justu eta solidarioan banatzeko. Horretarako, Europako Parlamentuko hainbat ekimen proposatzeaz gain, Eusko Jaurlaritza Share proposamena sustatzen duen Europako eskualdeen plataforma baten buru da, immigrazio-fluxuak estatu eta erregio bakoitzeko errentaren, langabezia tasaren eta diru-sarrera fiskalen arabera banatzea proposatzen duena. Gainera, lehendakariak gizakien salerosketari aurre egiteko zenbait proposamen egin ditu Europako Batzordeko arduradunei egindako bisitetan.

PARTEKATU