Europako funtsen inguruko araudian kogobernantzaren alde egiten den apustua nabarmendu du Izaskun Bilbaok

Europako Parlamentuko EAJ-PNVko diputatuak gaur azpimarratu nahi izan du Europako araudiak kogobernantzaren alde jasotzen duen apustua, lege marko bat ezartzen baitu eta funtzionatzeko arauak ematen baititu “Europako funtsak” kudeatzeko orduan, Europan “Berreskuratze eta erresilentzia Plana” deitzen dena,hain zuzen
Europako funtsen inguruko araudian kogobernantzaren alde egiten den apustua nabarmendu du Izaskun Bilbaok
10 Otsaila | Europako Legebiltzarra

Europako araudi honek funtsak erabiltzeko lehentasunak ezartzen ditu, bai eta zenbatekoak eta maileguak eta diru laguntzak esleitzeko irizpideak ere, Europako ekonomia erresilienteago eta iraunkorrago egiteko eta pandemiaren ondorioei aurre eginez EBko ekonomia suspertzeko. Jeltzaleek adierazi dute erabat ados daudela gastuetarako ezarri diren lehentasunekin, horien arabera derrigorrezkoa izango baita %40 klima aldaketa geldiarazten lagunduko duten proiektu edo inbertsioetara bideratzea eta %20 Batasuneko ekonomia digitalizatzera. Era berean azpimarratu dute programetan parte hartzeko baldintza dela zuzenbide estatuaren kalitatea bermatzea. Amaitzeko nabarmendu dute Europan balio erantsi handia duten lanen alde egiten dela, besteak beste Euskadiko Y trenbidea, mugaz gaindiko lotune garrantzitsua delako eta erabat ezinbestekoa Europako garraio sareak osatzeko.

Europako Parlamentuak atzo bertan eztabaidatu zuen lege testu hau, aldeko 582 boto jaso ditu, kontrako 40 botoen eta 65 abstentzioen aurrean. Era berean nabarmendu nahi izan dira “Europako funtsak” jaso nahi dituzten proiektuek ezinbestean bete beharko dituzten baldintzak. Lege testu honek egiaztatu du 312.000 milioi euro diru-laguntzetara bideratuko direla eta 360.000 milioi izango direla maileguetara dedikatuko direnak.

Euskal diputatuak era berean adierazi du erabat babesten duela plana nola egin den, gastuetarako ezarri diren lehentasunengatik “krisi honetatik ateratzeko ez ezik Europako sare produktiboa eraldatzea sustatzeko eta klima aldaketaren kontrako eragile aktibo egiteko, digitalizazio prozesuan sakontzeko eta politika sozial sendoa finantzatzeko behar den gizarte kohesioan eta elkartasun aktiboan aurrera egiteko ere egin delako”. Izaskun Bilbaok era berean nabarmendu nahi izan duenez, gobernantzaren inguruan egon daitezkeen ezbai guztiak argitzeko “erregioen parte hartzea bultzatzen dela”, “agintaritza nazionala” definitzerakoan kontzeptu horretan barne hartzen direlako “erregioak eta toki erakundeak”.

PARTEKATU