Zaldibarri buruz eginiko ikerketaren emaitzak ezagutzera eman ditzala eskatu dio Izaskun Bilbaok Bruselari

Izaskun Bilbao Barandicak, Europako Parlamentuko EAJ-PNVko diputatuak, Zaldibarko zabortegiari buruz Europak egin duen ikerketaren emaitzak ezagutzera emateko orduan gertatzen ari den atzerapenaren arrazoiei buruz galdetu dio Europako Batzordeari
Zaldibarri buruz eginiko ikerketaren emaitzak ezagutzera eman ditzala eskatu dio Izaskun Bilbaok Bruselari
05 Otsaila | Europako Legebiltzarra

Ikerketa hori joan den urtearen amaieran amaitu behar zen. Ordezkari jeltzaleak gogora ekarri nahi izan du Europar Batasuneko agintariek, berak sinatutako beste galdera bati erantzunez, epe hori ezarri zutela lan hori entregatzeko. Arrazoi horiengatik galdetu du, bai eta azterlana entregatzeko epe berria ezagutzen ote den ere, eta ea Brusela egun instalazio horretan egiten ari diren lanen jarraipena egiten ari den.

Hain zuzen ere, iragan azaroaren 25ean, eurodiputatuak erantzuna jaso zuen entrega-epe hori iragartzen zuen galdera baten aurrean, eta azpimarratu zuen "agintari eskudunek", kasu honetan, Eusko Jaurlaritzak, "Behar bezala lagundu" ziotela Europar Batasuneko gobernuari. Ekimen berrian, Izaskun Bilbao Barandicak gogora ekarri i duenez, "azken hile hauetan lan handia egiten ari dira inguruan instalazio horrek zituen arazoak konpontzeko, istripua gertatu zenean desagertutako pertsona baten gorpua berreskuratu dute, lurperatutako beste pertsonaren bila jarraitzen dute eta egindako ikuskapen- eta kontrol- jarduera egokitzat jotzen duten bi txosten independenteren emaitzak eman dira ezagutzera. Hala ere, oraindik ez dira ezagutzen ebaluazio komunitarioaren emaitzak".

Horregatik, EAJ-PNVk Euro Ganberan duen ordezkariak interesa agertu du ikerketa hau agintari eskudunei entregatzeko epe berriaren inguruan. Gainera, jakin nahi du zergatik atzeratu den lana amaitzeko hasiera batean aurreikusitako epea. Azkenik, Izaskun Bilbao Barandica interesa agertu du Batzordeak istripuaren inguruan egin diren lanen irismenari, garapenari eta gauzatzeari buruz duen informazioaz eta iritziaz.

PARTEKATU