Nafarroako EAJ-PNVk Mikel Irujorenganako konfiantza adierazi du eta Manu Ayerdik egin duen lan nekaezina aldarrikatu du

EAJ-PNVren Napar Buru Batzarrak (NBB) bere poza adierazi du Mikel Irujo Amezaga Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Enpresa Garapeneko kontseilari karguaz jabetu berri delako, eta Manu Ayerdiri aitortu dio Nafarroako herritar guztien interes orokorraren alde lan nekaezina egin izana.
Nafarroako EAJ-PNVk Mikel Irujorenganako konfiantza adierazi du eta Manu Ayerdik egin duen lan nekaezina aldarrikatu du
04 Otsaila | Berria

NBBk bere babesa berretsi du eta konfiantza osoa agertu dio Mikel Irujori. "Europako erakundeetan eskarmentu handia duen alderdikidea da, eta ibilbide politiko luze eta zabala egin du. Ziur gaude kargu berriak eskatzen duen neurria emango duela", adierazi dute talde jeltzaleko ordezkariek.

Mikel Irujoren datuak

Mikel Irujo Amezaga (Caracas, 1972). Hiru semeren aita da, Nafarroako Ekonomia Garapeneko Departamentua iritsi da Europako Batasunean ibilbide profesional luzea egin ondoren eta EAJ-PNVren proposamenez.

Europazale konbentzitua da, eta kezka handiz begiratzen dio Brexitaren ondorioz sortu den egoerari. Aurreko legealdian Nafarroako Gobernuaren Ordezkari kargua izan zuen Bruselan. Kargu honetara iritsi zen Brexitak  Europako 28 kideen artean eragindako egoera ezegonkorraren erdian. Besteak beste, EBren Erregioen  Komiteak, Irujok berak  s3-aren inguruan idatzi zuen agiria onetsi zuen. Komitearen osoko bilkurak azpimarratu zuen Espezializazio Adimendunerako Estrategien erabilgarritasuna, eta erregioen arteko lankidetza ahalbidetzeko lege aldaketa eskatu zuen. “Brusela merkea da  han 1.500etik gora erakunde eta 160 enbaxada batzen direlako, mundua 1.200 kilometrotara daukagu, aukera handia da Nafarroa markarentzat”, esan zuen Bruselako Ordezkari bihurtzean.

Europako Zuzenbidean Doktoratu zen EHU-UPVn, Nafarroako Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatu zen 1995ean. Halaber, gradu ondoko ikasketak egin ditu Europako politikagintzan (Saint Louis eta Bruselako Unibertsitate askean, 2002) eta Batasuneko Zuzenbidearen Ikasketa Aurreratuen titulua jaso zuen UNED unibertsitatean 2004an.

Politika zainetatik daraman zerbait da, hitzez-hitz hain zuzen. Pello Irujoren semea da, politikari abertzale historikoarena, eta Arantzazu Amezaga idazlearena. Manuel Irujo Lizarratarraren iloba-biloba da, Errepublikako Gobernuko Justizia ministro  (1931-1936) eta alderdikide jeltzale historikoarena, erbestera irten behar izan zena. Irujoren familia Venezuelara erbesteratu zen frankismo garaian.

Enpresa pribatuan ere aritu da, Thomson Reuters Aranzadi argitaletxean. EBren Lizitazioen Unitatearen sustatzaile eta arduraduna izan zen eta lan batzuk argitaratu zituen.

Europako legedian aditua da, eta Europako erakundeen ezagutza zabala du, bai ikuspegi politikotik, bai ikuspegi profesionaletik. Lan horretatik, Europako proiektuak balioetsi ditu Nafarroan, mugaz gaindiko lankidetza bultzatu du eta diplomazia-lana egin du EBko erakundeen aurrean. Foru Erkidegoa Akitania-Euskadi-Nafarroa Euro-eskualdera itzultzearen defendatzaile handia ere izan da, hurbileko administrazioen eta interes sozial, ekonomiko eta kulturalak dituzten administrazioen arteko lankidetzan sakontzeko.

Nafarroako EAJ-PNVko alderdikidea da, eta 2019an aurrerago egitea lortu zuen Kanpo Harremanetarako Zuzendari Nagusi bihurtzean. Oraingo honetan urrats berri bat emango du Ekonomia eta Enpresa Garapeneko kontseilari gisa, azken urteotan Manu Ayerdiren eskutik arlo horretan elkarlanean aritu delarik. Zalantzarik gabe, sinergia horiek lagunduko diote bere erronka profesional berrian.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

PARTEKATU