Asteartean Senatuan egingo den Gobernuaren Kontrolerako Bilkuran, Mertxe Garmendiak Industria, Merkataritza eta Turismo ministroari galdetuko dio bere Ministerioak noiz deituko dituen berriz Automobilgintza eta Aeronautika Mahaiak. EAJ-PNVko senatariak Reyes Marotori esango dio beharrezkoa dela euskal industriaren oinarrizko bi arlori buruz eztabaidatzen ari diren erakunde horien azken hitzorduetan azaroan adostu ziren erabakietan eta talka-planetan aurrera egitea.
Bigarren galdera batean, Juan Carlos Medinak Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministroari galdetuko dio ea Gobernuak zein estrategia duen PAC delako Nekazaritzako Politika Komunaren nekazaritza-funtsak kudeatzeko 2021-2027 aldian, eta, zehazki, egungo 2021. ekitaldiko banaketari dagokionez. Senatari jeltzaleak Luis Planasi eskatuko dio prozedurak autonomia-erkidegoen eskumenak errespeta ditzala, bai eta Kantauri isurialdeko erkidegoen nekazaritzaren eta abeltzaintzaren espezifikotasuna kontuan har dezala ere, funts horiek banatzeko irizpideak ezartzean.
Senatuko Osoko Bilkura. Gobernuari kontrola egiteko saioa / Otsailak 2, asteartea, 16:00etatik aurrera / Oharra: Hitzaldi guztiak jarraitzeko: www.senado.es