Izaskun Bilbaok gardentasuna exijitu dio Bruselari, txertoen hornikuntzaren atzerapenaren benetako arrazoiak ezagutzeko

Izaskun Bilbao Barandica Europako Parlamentuko EAJ-PNVko diputatuak Europako Batzordeari erreklamatu dio gardentasuna zain dezala txertoak hornitzeko kontratuen baldintzetan eta kontratuen betepenaren kontrolean, txertoen hornikuntzan eman den atzerapenaren benetako arrazoiak argitzeko eta etorkizunera begira atzerapen berriak saihesteko
Izaskun Bilbaok gardentasuna exijitu dio Bruselari, txertoen hornikuntzaren atzerapenaren benetako arrazoiak ezagutzeko
19 Urtarrila | Europako Legebiltzarra

Jeltzaleek uste dute txertoekin gertatu denak arrazoia eman diela Euskadin egin zen bezala, dosiak erreserbatu eta bigarren dosia bermatu zutenei, txertaketa prozesua osatu ahal izateko, baina etorkizunera begira eman daitezkeen intzidentziak minimizatu nahi dituzte. Horregatik egiaztatu nahi dute azken egunetako atzerapenak fabrikatze eta logistika arazoengatik gertatu direla eta ez COVID19aren kontra immunizatzen duten bialengatik EBk baino gehiago ordaintzen duten munduko beste eskualdeetara desbideratu direlako.

Europako Parlamentuak Europako txertatze estrategiaren inguruko eztabaida egin du. Eztabaida horretan agerian geratu da berebizikoa dela ahaleginak batzea txertoak ikertzeko,fabrikatzeko,erosteko eta hornitzeko prozesuak arintzeko. Era berean nabarmendu da txertatze alternatiba ezberdinak izan behar direla hornikuntzan eman daitezkeen arazoak minimizatzeko eta konpainia bakar batek merkatu osoa monopolizatzea eragozteko.

Izaskun Bilbao Barandicak txalotu du Europaren esku hartzea txertaketa politikan, eta baieztatu duenez halakorik gabe “urte beteko epean ez genituzke izango gaur egun txertatzeko dauzkagun aukerak eta ez genuke izango kanpaina eraginkor, arin eta eskuragarria Batasuneko estatu guztietan”. Era berean, diputatuak azpimarratu du garrantzitsua dela estrategia horretan elkartasunaren printzipioa sartu izana, lankidetza-mekanismo baten bidez, zeinak ahalbidetuko baitu Batasuna hirugarren herrialdeetan txertoen banaketan inplikatzea, baliabide gutxiago dituzten munduko beste eskualde batzuek Europan garatuko denaren pareko immunizazio-prozesu bat garatu ahal izateko. “Arazo globala da eta estrategia globala behar dugu”, azpimarratu du.

Horrez gain, Europako euskal diputatuak gardentasunaren garrantzia nabarmendu nahi izan du konpainia guztiek txertoak egutegi ezagun eta fidagarrian eman ditzaten beren txertoak eta gogora ekarri du kanpaina arduratsuak derrigortzen duela “bigarren dosia behar duten txertoak daudenean eta biak epe barruan ematea bermatzea. Ezin da txertaketaz hitz egin prozesua osatu ezik”. Horregatik txalotu du “Euskadik bezala erretserba estrategikoa egin dutenen aurreikuspena, hornikuntza arazoei aurrea hartzeko egin dutelako, eta azpimarratu du azken gertakariek halako jokaerei arrazoia eman dietela”. Etorkizunean atzerapenak saihesteko, Bilbao Barandicak erreklamatu du argitzea “aste honetan eman diren arazoak benetan ote diren fabrikazio eta logistika arazoak eta ez konpainia batzuek erabaki dutelako lehentasuna ematea dosien truke gehiago ordaintzen duenei. EBrekin egin diren kontratuak prezioak garrantzitsuak dira, baina baita entregatzeko epeak ere”.

PARTEKATU