Aitor Esteban: “Europako Funtsak eraginkortasun eta gaitasun irizpideen arabera banatzen badira, Euskadik kopuru garrantzitsua jasoko du”

Herri Irratian egin dioten elkarrizketan, Euskal Taldeko bozeramaileak salatu du atzerapenak ematen ari direla Espainiako gobernuarekin adostu ziren eskuduntzen transferentzietan: “Epez kanpo gaude,dagoeneko, Gutxieneko Diru Sarrerari dagokionez”
14 Urtarrila | Kongresua

Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeko bozeramaileak gaur deitoratu du Espainiako gobernuko Ministerioek ez dutela oraindik zehaztu Europako Funtsak jasotzeko proiektuak nola aurkeztuko diren, baina baieztatu duenez “Madrilek bere hitza betetzen badu eta banaketa eraginkortasun eta gaitasun irizpideen arabera egiten bada, benetan egin daitezkeela bermatuz, Euskadik kopuru garrantzitsua hartuko du funts horietatik”.

Herri Irratian egin dioten elkarrizketan, bozeramaile jeltzaleak baieztatu du Covid 19-ak eragindako krisi ekonomiko eta sozialari aurre egitera begira Europak emango duen dirua “funtsezko tresna” dela “ez bakarrik ekonomia suspertzeko,baizik eta baita bere egituraren oinarri berriak jartzeko, ondo egiten bada”. Zentzu horretan defendatu du Euskaditik egin den “Herri planteamendua” non xedea izan den “EBk ezarritako epe zorrotzetan egin daitezkeen proiektuak eta neurriak aurkeztea, eta lankidetza publiko eta pribatuan oinarrituta”.

Beste alde batetik, EAJ-PNVren eta Espainiako gobernuaren arteko harremanez galdetuta, Estebanek salatu du Estatuko Administrazioa “nagi eta geldo” dabilela Eusko Jaurlaritzarekin adostutako transferentziei dagokionez. Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak kritikatu duenez “epez kanpo gaude dagoeneko” Euskal Taldeak Gutxieneko Diru Sarreraren inguruan aurreko urtean adostutakoari dagokionez. Edozein kasutan, baieztatu du Euskadiko Administrazioen aldetik “behar besteko ahaleginak” egingo direla egutegia betetzeko eta martxorako aurreikusita dagoen lehen transferentzia multzoa errealitate izan dadin.

Amaitzeko, Estebanek aipatu nahi izan du koalizio gobernuak bizi duen “barruko ekaitza” “barruko gatazkak egun batean eta hurrengoan ematen baitira”. Aldi berean. “helbururik nagusiena, Aurrekontuak onartzea, behin lortuta”, Estebanek baztertu du hauteskundeak aurreratzeko posibilitatea, Aurrekontuek “2022ra arte luzatzeko aukera emango dietelako”. “Beste gauza da Gobernuak koalizioarekin jarraitzea Legealdia amaitu arte”, gaineratu du.

Hain zuzen ere, Estebanek aipatu du PSOEren eta Unidas Podemos-en artean berrikitan auziak eragin dituen gai bat, hain zuzen ere Kongresuan Alderdi Sozialistaren aurkako botoa, txartel opakuak erabiltzeagatik Errege emeritua Ikertzeko Batzordea sortzeari buruzkoa. “Hemen betiko alderdi monarkikoa PSOE da. Inork Monarkia defendatzen eta babesten badu, hori da PSOE alderdia. Nork geldiarazi ditu Ikerketa Batzorde guztiak? Orain ere, kontua delarik dagoeneko estatuburua ez den pertsona batek txartelak erabili dituela gaia dela, eta hortik aurrera. (...) Instituzioa erreformatu ezik, hika-mika honekin jarraituko dugu behin eta berriro”, amaitu du.

PARTEKATU