EAJ-PNVk bihotzez tamaldu du Pako Pozuetaren heriotza. Pozueta alderdikide aktibo eta burukide jeltzale gogoratua gaur zendu da Errioxan 82 urte zituela. Gaur zendu dena Zumarragan jaio zen 1938ko urriaren 4an eta izen handiko eragilea izan zen esparru politikoan zein sozialean. Urretxu Zumarraga Ikastolako fundatzailea izan zen, baita Urretxu Zumarragako Uri Buru Batzarreko lehen lehendakari ere, 1977an. 1982ko Hauteskunde Orokorretan senatari aukeratua izan zen, baita 1986ko hauteskundeetan ere, eta kargu berean jarraitu zuen 1989ra arte. Laneko derrigorrek eraman zuten duela 20 urte Errioxara bizitzera, eta bertan zendu da gaur. Lerro hauekin bihoazkie senide eta lagun guztiei EAJ-PNVren doluminik sentikorrena eta elkartasun zintzoa. Goian Bego.