Bateragune auziaren kasua funtsezko eskubideei buruzko hurrengo urteko txostenean aztertzeko eskatu dio Izaskun Bilbaok Bruselari

Izaskun Bilbao Barandica Europako Parlamentuko EAJko diputatuak ekimen bat aurkeztu du gaur goizean Europako Parlamentuan eta, bertan, Europako Batzordea animatu du Auzitegi Goreneko zigor-arloko aretoak agindu duen "bateragune kasua" deituriko epaiketaren errepikapena, Europako Batasuneko gobernuak Europar Batasuneko zuzenbide estatuaren osasunari buruz egin behar duen hurrengo urteko txostenean aztertu beharreko gaitzat hartzera
Bateragune auziaren kasua funtsezko eskubideei buruzko hurrengo urteko txostenean aztertzeko eskatu dio Izaskun Bilbaok Bruselari
17 Abendua | Europako Legebiltzarra

Izaskun Bilbao Barandicak, Manuel Marchena buru duen Auzitegi Goreneko Zigor arloko Salak hartutako erabakia deskribatu ostean, gogora ekarri du Estrasburgoko Auzitegiak Espainia kondenatu zuela, Bateragune auzian zigortutakoen oinarrizko eskubideak urratzeagatik. Auzia epaitzen dutenen partzialtasunak, ekimenaren arabera, “bidezko epaiketa izateko eskubidea urratu zuen".

Jarraian, euskal eurodiputatuak azpimarratu duenez, "Arlo honetan finkatuen dagoen doktrinak dio horrelako urraketek eragindakoak direla kaltea konpontzera begira epaiketa errepikatzea eskatzeko legitimazioa duten bakarrak", eta irizpide horri eusten dio, adibidez, Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak, eta are zentzu handiagoa du, kasuaren inguruabarrak ikusita. Hori dela eta, Izaskun Bilbao Barandicak "ezohikotzat" jo du sistema judizial zigortuak "epaiketa errepikatzera behartzea, bere erabaki bidegabea baliogabetzera behartuta egon ostean", “akats prozesal bat ezin da zigor salbuespen bihurtu argudiatuta. Bost kaltetuek sei urte baino gehiago kartzelan bidegabeki eman dituztenez, zentzugabekeria hutsa da".

Ekimenak gogorarazi duenez, ez da lehen aldia protagonista horiek, edo magistratu bera buru duten aretoek, Giza Eskubideen Europako Auzitegiarekin topo egiten dutela Euskadin jarduera politikoarekin lotutako pertsonak epaitzen dituztenean. Atutxa auzian gertatutakoa gogoratuz, orduan "bidegabe zigortutako beste politikari batzuen defentsarako eskubidea urratu" zela azpimarratu du. Marchenak, Europako epaia jaso ondoren, bi urte behar izan zituen berak sinatutako epai bidegabea baliogabetzeko.

Izaskun Bilbao Barandicak, era berean, Auzitegi Goreneko zigor-arloko sala ere izan zela adierazi du, "Hautetsi bati eurodiputatu izateko eska dakizkiokeen baldintzei buruz Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak emandako doktrina onartzeari uko egin ziolako". Gogoratuko den bezala, EBJAk ebatzi zuen estatu kide batek ezarritako baldintzek, hala nola Konstituzioa zuzenean zin egiteak, ezin dutela hautesleen borondatea deuseztatu. Baldintza hori ez betetzea zen Hauteskunde Batzorde Zentralaren argudioa, organo administratibo batena, Kataluniako gobernuko hiru kide ohi (Carlos Puigdemont presidentea eta Toni Comin eta Clara Ponsati kontseilariak) Europako diputatu ez jotzeko. Marchenak eta bere taldeak auto batean babestu zuten aipatutako organo administratiboaren tesia, baina ez zuten lortu Europako Parlamentuko presidenteak Europako Batasuneko epaileen doktrina aplikatzea eta aipatutako politikariei Europako parlamentuko eserlekua ematea eragoztea.

Argudio horietan oinarrituta, Izaskun Bilbao Barandica harrituta agertu da Auzitegi Gorenak "akats prozesal" jotzen duelako kasuan auzitegi epai-emaileak egindako eskubideen urraketa larria, eta Europako Batzordeari galdetu dio irizpide horrekin bat datorren. Gainera, eskatu du baloratzeko ea "neurririk egokiena epaiketa errepikatzea ote den, Giza Eskubideen Auzitegiak kasuari buruz emandako epaia, gaiari buruzko jurisprudentzia eta kasuaren inguruabarrak aintzat harturik". Azkenik, eta kontuan hartuta Europako Batzordeak urtero zuzenbide-estatuaren osasunaren inguruko txostena egiteko konpromisoa hartu duela galdetu du ea "Espainiako Auzitegi Gorenak Europako auzitegiei emandako erantzun-gertakari horiek Batasuneko zuzenbide-egoerari buruzko hurrengo urteko txostenean azter daitezkeen".

Gaur egun, inoiz baino premiazkoagoa da Espainiako Justizia Administrazioak sakonki berritzea bere egiturak, funtzionamendua eta hautaketa-irizpideak, bere jardunak parekatzeko Giza Eskubideen defentsarako Europako estandar prozesalekin. Jasotzen dituzten gaitzespenak, gainera, eremu sentikorretan proiektatzen dira, hala nola adierazpen- eta iritzi-askatasunean, botere-banaketaren errespetuan edo tortura bezalako praktika doilorren babesean. Ulertezina da zigor horiek, azkenean Espainiaren irudiari kalte egiten diotenak eta adierazten dutenak, ez dituztela abertzale esaten dutenak deriba larri honengatik gehiago kezkatzera eramaten".

Izaskun Bilbao Barandicak aditzera eman duenez, ekimen honekin bilatzen da, EAJ-PNVk albistea ezagutzean adierazi zuen bezala “berriro ere, eta oraingo honetan Europan, arreta jartzea Europako goi instantziek Espainiako Erresumaren kontrako epaiak eman dituzten kasuetan, zeinetan Espainian auziperatuei epaiketa bidezkoa ukatu baitzaie eta inpartzialtasun falta ageria izan baita. Gaur egun, inoiz baino premiazkoagoa da Espainiako Justizia Administrazioak bere egiturak, funtzionamendua eta hautaketa-irizpideak sakon-sakonetik berritzea, bere jardunak Giza Eskubideen defentsarako Europako estandar prozesalekin parekatzeko. Jasotzen dituzten gaitzespenak, gainera, eremu sentikorretan proiektatzen dira, hala nola adierazpen- eta iritzi-askatasunean, botere-banaketaren errespetuan edo tortura bezalako praktika doilorren babesean. Erabat ulertezina da zigor horiek, azkenean Espainiaren irudia zikintzea eta kaltetzea besterik egiten ez dutenek, `patriota´ jotzen diren horiek bilakaera larri honengatik gehiago kezkatzera ez eramatea”.

PARTEKATU