Diputatuen Kongresuak babestu egin du Euskal Taldeak enplegu publikoaren behin-behinekotasun egoera mugatzeko aurkeztu duen proposamena

EAJren ekimenak, hainbat talderekin adostutakoak, “arazoa aztertzeko lege aldarazpena” premiaz bultzatzea du xede. Era berean aurreikusten da “kontrolak areagotzea bitarteko enplegatu publikoen poltsa berriak sor daitezela saihesteko”
15 Abendua | Kongresua

Euskal Taldearen proposamenez, Diputatuen Kongresuak Espainiako gobernuari eskatu dio Enplegatu publikoaren Oinarrizko Estatutuaren aldarazpena premiaz bultzatzea “enplegu publikoan ematen den behin behinekotasun arazoa konpontzeko”. Horretarako, EAJ-PNVk aurkeztu duen transakzio zuzenketarekin ados, Ganberaren gehiengo batek babestu duena, PSOEk eta Podemosek barne, “enplegatuak egonkortzeko lege erantzun oinarrizkoak-eraginkorrak eta efizienteak” bideratuko dira, kontrolak areagotuaz “herri administrazioetan gaur egun ematen den behin-behinekotasun tasa altua murrizteko” eta “behin-behineko enplegu poltsa berriak sortzea saihesteko”.

Euskal Taldeak “berez larria den arazoa” konpontzen du, Mikel Legarda Euskal Taldeko Diputatuaren esanetan eta “epe laburrean irtenbidea bilatzea eskatzen du EBko Auzitegiak emaniko epaiaren ondoren” zeinetan argi eta garbi adierazi den Herri Administrazioen zerbitzurako behin behineko kontratazio gehiegi egiteak “Iraupen zehatzeko Lanari buruzko Akordio Markoaren 5. Klausula urratzea dakarrela”.

Horregatik eta “egoera egonkortzera begira, gaur egungo prozesuak arazo orokorrerako egokiak ez direlako” Euskal Taldeak “ex novo” arauketa proposatzen du EBren araudiari eta Europako Auzitegiaren ebazpenei erantzun egokia emango diena eta gehiegikeria hauen biktimei proportzionaltasunez eta eraginkortasunez ordain egokia ematea ahalbidetuko duena”.

Halaber eta Legardak esandakoarekin ados, PSOE, Unidas Podemos, ERC, PDECAT, Mas País eta Compromis taldeekin adostu den “ez da auzitan jartzen zerbitzu publikoen eraginkortasuna, ez eta enplegu publikoetan behin behineko lana eginez eta zerbitzua emanez urteak eman dituzten pertsonen ezagutzak eta gaitasunak xahutzen ere” eta “gaur egun etengabe ematen diren gatazka txikiak ekidingo dira”. Azkenik, onartu den ekimen honen bidez “ahalbidetzen da enplegu publikoaren behin-behinekotasuna kontrolatzea, hemendik aurrera abusuzko behin behineko lan poltsak sortzea saihestuz”.

Legardak berak eman dituen kopuruen arabera, 800 milatik gora funtzionario dira behin behineko egoeran daudenak Administrazio Publiko guztietan. Osotara 2,6 milioi enplegatu publiko dira.

PARTEKATU