Araba Buru Batzar berriaren lehen bilera

EAJ-PNVren Arabako Lurralde Zuzendaritza gaur, asteartea, arratsaldean izandako bilerarekin hasi da, Arabako zuzendaritza jeltzalearen hurrengo lau urteetarako agintaldiari hasiera emateko
Araba Buru Batzar berriaren lehen bilera
15 Abendua 2020 | ABB

Arabako lurraldearen eta gizartearen etorkizunerako erronka garrantzitsuei aurre egiteko ilusioz beteriko lantalde arin eta aktibo gisa aurkezten da Araba Buru Batzarra, eta, barne-mailan, erakundearen beraren erronka garrantzitsuei aurre egiteko, krisi-testuinguru sanitario, ekonomiko eta sozial batean.

Konplexutasuna nagusi den une honetan, Arabako lurralde-zuzendaritza pertsonekin eta haien arazoekin batera kokatzen da, Arabako gizartearekin eta haren etorkizunarekin konpromisoa hartzen du eta erakundeen egonkortasunaren eta sendotasunaren alde lan egingo du, elkarrizketa eta ulermena lortzeko tresna gisa.

Jose Antonio Suso buru duen gizon eta emakumeen talde paritarioa 14 burukidek osatzen dute. Karguan honako hauek errepikatu dute: Manu Allende, Elisa Irazu eta Amaia Ruiz de Biñaspre. Beste honako hauek berriak dira: Mamen Álvarez, Idoia Barandika, Borja Belandia, Gerardo Bengoa, Juan José Garcia, Juanjo Garcia de Acilu, Inge Gorostiaga, Teresa Molinuevo, Izaskun Perez, Peio Ruiz, eta Ernesto Sainz.

Hau José Antonio Susoren bigarren agintaldia da. 2016tik, eta haren zuzendaritzapean, Jose Antonio Susok lidergo-posizio eztabaidaezinak erakutsi zizkion EAJri Araban. Helburua honako hau da: egunetik egunera Araba bidezkoagoa, kohesionatuagoa eta orekatuagoa eraikitzeko lan egitea.

PARTEKATU