Cook Irlekin eta Mauritaniarekin euskal ontzidiaren onurarako adostu diren arrantza akordioen garrantzia nabarmendu du Izaskun Bilbaok

EAJ-PNVko eurodiputatuak nabarmendu du Europako Parlamentuko arrantza batzordeak Cook irlekin eta Mauritaniarekin gaur goizean onartu dituen akordioen garrantzia
Cook Irlekin eta Mauritaniarekin euskal ontzidiaren onurarako adostu diren arrantza akordioen garrantzia nabarmendu du Izaskun Bilbaok
03 Abendua 2020 | Europako Legebiltzarra

Akordio bien poderioz arrantzatzeko aukerak emango zaizkie Europako 60 itsasontziri, hauetatik ia laurden bat euskal atun-ontzi izozkailu izango direlarik. Izaskun Bilbaok berretsi du akordio hauek mundu osoko arrantzaren iraunkortasunari egiten dioten ekarpenaren garrantzia, eta toki industriaren garapenari egiten dioten ekarpena nabarmendu du.

Europako parlamentuko arrantza batzordeak atzo eztabaidatu zuen eta gaur ezagutu du arrantza-akordio hauen bozketaren emaitza. Lehenengoa da Europako ontzidiak mendebaldeko Pazifikoan daukan halako lehen akordioa. Lehenagotik dagoenaren luzapena da, oraindik indarrean dagoenarena, eta 7.000 tonako kuota ematen ditu,bereziki atun arrantzarako. Bigarrena ere aurreko baten luzapena da eta Europako kutxari 60 milioi euro ordaintzea ekarriko dio. Cook irlekin adostutako akordioa aldeko 25 botorekin eta kontrako bi botorekin onartu da. Mauritaniakoa arrantza batzordeko 23 batzarkidek babestu zuten. Bik kontrako botoa eman zuten eta bi abstentzio jaso zituen.

Mauritaniaren kasuan, akordioa oso garrantzitsua da Euskadiko ontzidiarentzat, arrantza aukerak ematen baitizkie Euskadiko ontzidiko 17 itsasontziri. Estrategikoa ere bada, arrantza-tokiak eskaintzen dizkielako marisko eta espezie demersalen arrastre-ontziei. Sektore horiek beste akordio batean baino ez dira jasotzen, Afrikako herrialde batekin adostutakoan, Guinea Bissaurekin izenpetutakoan.

PARTEKATU