Peio Etxeleku hautatu dute Ipar Buru Batzarreko presidente

Iparraldeko Herrialde Kontseiluak gaur arratsaldean aukeratu du datozen lau urteetarako ordezkaritza berria. Peio Etxeleku izango da 8 pertsonak osatuko duten Ipar Buru Batzar berriko presidentea
Peio Etxeleku hautatu dute Ipar Buru Batzarreko presidente
28 Azaroa 2020 | IBB

Peio Etxeleku Ipar Buru Batzarreko presidente hautatu berriak gaur arratsaldean adierazi duenez, EAJ-PNBk Iparralden duen oinarri soziala sendotu eta zabaltzeko erronkari ekingo dio datozen lau urteetan. "EAJ-PNBk Ipar Euskal Herriko politikaren ardatz nagusi bihurtu behar du", gaineratu du.

Etxelekuk Pako Arizmendi IBBko presidente ohiak egindako lana eskertu nahi izan du, eta 2016tik gaurdaino herrialde zuzendaritza osatu duten gainerako burukideen lana ere.

Presidente jeltzaleak 7 emakumek eta gizonek osatutako talde bat izango du alboan IBBko zuzendaritza lanetan, eta talde horretan "etorkizuneko ikuspegia duen erakunde baten esperientzia eta beharrezko berrikuntza uztartzen eta osatzen dira". Etxelekuk esperientzia du Errobi lurralde-poloan eta enpresa-kudeaketan.

PARTEKATU