Eusko Jaurlaritzak Zaldibarren inguruan Europatik egin den ikerketan eskaini duen lankidetza balioetsi du Bruselak

Virginijus Sinkevicius Ingurumen Ministroak adierazi du Eusko Jaurlaritzak Europako agintariekin egokiro eta zuzentasunez jardun duela Bruselatik Zaldibarko zabortegian iragan otsailaren seian gertatu zen istripua argitzeko egin den ikerketan. Europako komisarioak bidali duen informazioak erantzuten dio Izaskun Bilbao Barandica euskal diputatuak izenpetutako galderari. Europako parlamentuko diputatu jeltzaleak bere eskutitzean kritikatzen zituen Batzordeak berak ezbeharra gertatu ondoren eman zituen iritziak
Eusko Jaurlaritzak Zaldibarren inguruan Europatik egin den ikerketan eskaini duen lankidetza balioetsi du Bruselak
25 Azaroa | Europako Legebiltzarra

Ordezkari jeltzalea harrituta zegoen Eusko Jaurlaritzak berak zabortegian egindako ikuskapenetatik ateratako datu-baseren inguruan egindako galdera parlamentarioei erantzuten zieten balioespen horiekin. Izaskun Bilbao Barandicak Euskadiko agintariek instalazioan egindako lanen birpasa egin zuen, eta gogorarazi zuen azken hilabete hauetan "milioika tona hondakin berrikusi direla, desagertutako pertsona baten gorpua berreskuratu dela eta lurzorua egonkortzeko lanak egin direla”.

Argudio horiek oinarri hartuta, Izaskun Bilbao Barandicak jakin nahi zuen ”Bruselak noiz amaituko zuen istripuari buruzko txostena, istripuari buruzko lehen irizpideari eusten ote zion eta nola kalifikatuko zuen euskal agintariek Europako ikerketaren arduradunekin izandako jarrera eta lankidetza".

"Europako Batzordeak jakinarazi berri dit Europak Zaldibarko istripuaren inguruan egin duen ikerketan Eusko Jaurlaritzak lankidetza egokia eskaini duela, txostena urtea amaitu baino lehen bukatuko dela, eta tragedia horri buruzko txostena agintari eskudunei emango diela. Aitorpen horrek erakusten du Eusko Jaurlaritzak gardentasunez jokatu duela eta ez duela ezer ezkutatzeko ez Euskadin, ez Europan, zabortegian egindako kudeaketaren inguruan eta joan den otsailaren 6an han gertatutako tragediaren inguruan", argitu du Izaskun Bilbaok.

PARTEKATU