Maria Dolores Etxanok mendekotasunaren murrizketak iraultzea defendatu eta arreta-zerbitzuetan BEZa murriztea babestu du

Euskadik Mendekotasun Legea bete duela azpimarratu du, nahiz eta adostutako baliabideak izan ez, lehentasunezko gaia delako.
Maria Dolores Etxanok mendekotasunaren murrizketak iraultzea defendatu eta arreta-zerbitzuetan BEZa murriztea babestu du IKUSI BIDEOA
18 Azaroa | Senatua

Maria Dolores Etxanok mendekotasunaren arloko murrizketak iraultzeko beharra azpimarratu du, eta EAJ-PNVren babesa helarazi du mendekotasunaren arretan BEZa murrizteko. Bere argudioetan, "politika egiteko eta lehentasunak ulertzeko modu ezberdinen" garrantzia nabarmendu du senatari jeltzaleak, "bizitzako oinarrizko jarduerak garatzeko" zerbitzuen eta prestazioen laguntza behar dutenen eskubide subjektiboak bete daitezen errazteko.

Onartu den BEZari buruzko 37/1992 Legea aldatzeko lege-proposamenak zerga hori % 4ra murriztea eskatzen du salbuetsi gabeko mendekotasunari arreta emateko zerbitzu guztietan, "norabide egokian" ematen den pausoa delako, Etxanoren hitzetan. Senatariaren ustez, "badirudi Gobernuaren helburua, orain bai, murrizketak iraultzea eta mendekotasunaren legea osorik eta jatorrizko idazkeran betetzea dela"; izan ere Estatuak 2006ko Mendekotasun Legean ezarritako konpromisoaren %50 ere ez du lortu, eta aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko PPren dekretuak pertsonak sisteman sartzea atzeratu eta bertan jasotako familia-inguruneko zainketei, laguntza pertsonalari edo zerbitzuei prestazioak murriztu zituen.

Ildo horretan, Etxanok gogorarazi du EAJ-PNV Mendekotasun Legearen aurka agertu den arren, bai onartu zen unean eta bai gaur egun ere, besteak beste eskumen-inbasio argia zekarrelako, alderdi jeltzalea gobernuan dagoen erakundeetan "errespetatu egin ditugu arauaren jatorrizkoan aitortutako eskubideak, bere osotasunean mantendu eta bete dugu legean bere jatorrizko idazkeran aurreikusitako egutegia. Beraz, eskubideak aitortu dira adostutako baliabiderik jaso gabe, lehentasunen kontua delako eta, zailtasunak zailtasun, gai honetan ez lirateke baliabideak kendu behar”.

PARTEKATU