Beltrán de Herediak Euskadiren parte-hartze zuzena eta eraginkorra aldarrikatu du Europan

Gobernu zentralaren bultzada eskatu du, euskal eskumen politiko eta legegileen arabera.
Beltrán de Herediak Euskadiren parte-hartze zuzena eta eraginkorra aldarrikatu du Europan IKUSI BIDEOA
17 Azaroa | Senatua

EAJk Senatuan duen bozeramaile Estefanía Beltrán de Herediak Euskadik Europan zuzenean eta eraginkortasunez parte hartzea aldarrikatu du Gobernuko presidentearen aurrean, eta, horretarako, bere Gobernuak bultzada irmoa eman dezala eskatu dio. Gobernuaren kontrol saioan, jeltzaleak azpimarratu du oso garrantzitsua dela helburu hori lortzea, euskal eskumen politikoen eta legegileen arabera, "Euskadiren etorkizunaren zati handi bat Europan jokatzen delako, baita maila globalean ere".

Beltran de Herediak Pedro Sanchezi esan dionez, jeltzaleen asmoa ez da arauak ezartzeko gai den aktore globala izatea, "baina bai errespeta gaitzatela, eta maila globalean laguntzea eta jardutea", aldaketa baldintza onenetan egiteko. Euskadi "Nazio txiki bat da, eta beti izan du kanpoko bokazio europarra eta europazalea", gogorarazi ostean, bozeramaileak berretsi egin du aldeaniztasunaren eta erreformatutako erakunde aldeaniztunen aldeko apustu garbia; izan ere, erakunde horiek gehiago eta hobeto jardun behar dute, eta giza duintasunarekiko errespetua izan behar dute helburu, besteak beste, genero-berdintasuna, bakea, herrien arteko konkordia eta ekonomia-, osasun-, gizarte- eta ingurumen-oparotasuna. "Europar Batasuna indartu egin behar da, eta oreka bilatu behar du hainbat ordenatan beharrezkoa den autonomia estrategikoaren eta guztiontzat onuragarria den agenda transatlantiko berri baten artean. Munduaren ikuspegia sustatzeko gai izan behar du, bere balio eta printzipioen bidez, eta, indartsuagoa izateko, bere barne arkitektura demokratiko eta politikoan sakondu behar du, federalizazio pragmatiko baterantz eta borondate eta nortasun propioa duten subjektu politikoen onarpenerantz, euskal gizartearen antzera, joanez ".

Donald Trumpek nazioarteko ordenan izan duen eragin kaltegarria deitoratu ostean, Beltran de Herediak positibotzat jo du Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako presidente hautatu izana, eta bere herrialdeak erantzukizun partekatuaren kuota berriz hartzea espero duela adierazi du, elkarrizketa multilaterala sustatuz eta erronka handiak dituzten foroetan parte hartzeari berrekiteko. Hala, aldaketa klimatikoaren aurkako Parisko Akordioak, Iranekiko itun nuklearra, Nazio Batuen Erakundearen eta haren agentzien (OMS, adibidez) sustapena, Munduko Merkataritza Erakundearen (MME) eta munduko gobernantza ekonomikoaren (G7 eta G20) arau eta mekanismoetan eta Europar Batasunarekin akordio transatlantiko berri batean zerrendatu ditu. "Espero dugu multilateralismoa, demokrazia, errespetua, tolerantzia, aurrerapen soziala eta lidergo partekatua bezalako printzipioak modu eraginkorrean bateratzea".

PARTEKATU