Hungariaren eta Poloniaren betoak Europa indartsuago, sozialago eta federalagoa sustatzen duen berreskuratze-plana ez atzeratzea espero du Izaskun Bilbaok

ETB-1en gaurko “Egun on Euskadi” saioan, Izaskun Bilbao Barandicak nabarmendu du pandemiak eragin duen krisia larria dela baina efektu onuragarri bat izan duela: Europako proiektua indartu du, gaur egun sozialagoa eta federalagoa baita
Hungariaren eta Poloniaren betoak Europa indartsuago, sozialago eta federalagoa sustatzen duen berreskuratze-plana ez atzeratzea espero du Izaskun Bilbaok
17 Azaroa | Europako Legebiltzarra

Europako Parlamentuko EAJ-PNVko diputatuak nabarmendu du Batasunak, lehen aldiz, SURE moduko programa sozialak onartu dituela, zorra mutualizatu duela eta inoiz ez bezala osasun sistemen koordinazioa indartu duela. Bilbao Barandicaren aburuz, Batzordean, Parlamentuan eta Kontseiluan antzematen diren bultzadak eta konfiantzak ahalbidetuko dute Hungariak eta Poloniak Batasunaren Aurrekontuari egin nahi dioten betoa gainditzea , eta espero du horretatik eratorritako eragozpenek berreskuratze plana ez atzeratzea.

Bilbao Barandicak nabarmendu du pandemiak duela bi urte pentsaezin egiten zitzaizkigun lorpenak ekarri dituela, besteak beste Europako Berreskuratze-plana, EBren urte anitzetarako marko finantzarioa edo oinarri sozial sendoa duten aurrekontuak, ezinbestekoak baitira berreskuratze-plan hori abian jartzeko. Hala ere, beste aldetik berretsi duenez “tresnak ditugu beto hori gainditzeko. Konfiantza handia antzematen dut Batzordearen eta Parlamentuaren artean, baita Estatu Kideen arteko batasuna ere, Hungaria eta Poloniari Europako Kontseiluan aurre egitera begira”.

Elkarrizketa berean jorratu da Sahararen krisia. “Eskatu dugu, esan du diputatu andreak, hurrengo osoko bilkuran krisi hau premia larriko gai gisa jorratzea. Espero dezagun ebazpen bat onartzea arazo honi irtenbide politiko eta adostua defendatuz, nazioarteko zuzenbidea eta orain arte hartu diren erabakiak errespetatuz. Euskadik jarrera hori defendatu izan du beti”.

Amaitzeko, Amalur Alvarezek, Gure Esku Dago elkartearen bozeramaileak, Batasunaren baitan lurralde auziak konpontzeko orduan Europak bete dezakeen eraginaz egin dion galdera erantzun du. “Europan hainbat jardunaldi egin ditugu ideia hori sustatzeko, Lehendakariak ere proposamen hori planteatu du Eusko Jaurlaritzak Europako Batzordean egin duen ekarpen gisa. Gaur egun, askotariko plataformetan ari gara lanean beste diputatu batzuekin. Europaren Etorkizunerako Konferentzia toki egokia izan daiteke ideia hori berriz planteatzeko, Espainiakoa soilik ez den arazoa konpontzeko. Europa osoari dagokion gaia da”.

PARTEKATU