EAJ-PNVk "landatartasun-zigilua" aplikatzea eskatu du araudietan, tokiko garapena sustatzeko

Juan Carlos Medinak aldagai demografiko bat sartzea proposatu du, bai fiskalitatean, bai legeria orokorrari zuzenketak egiteko.
EAJ-PNVk IKUSI BIDEOA
12 Azaroa | Senatua

Juan Carlos Medina EAJ-PNVko senatariak biztanle gutxiko guneetan araudi desberdinak aplikatzeko beharra aldarrikatu du, tokiko garapena sustatzeko. Senatuko Despopulazio eta Erronka Demografikoaren Batzordearen eztabaidan, Medinak proposatu du fiskalitate bereizia izateko aukera aztertu behar dela ‘Landatartasun-zigilua’ izan behar duten legedi orokorrari zuzenketak egin ahal izateraino; hau da, aldagai demografikoa babes bereziko egoeran sartzea. Legeriak genero zigilua hartu duen bezala, legedi osoan ere demografia zigilua egon behar da", azaldu du.

Ordezkari jeltzaleak proposatutako neurri asko Euskadin dagoeneko aplikatzen ari direla gogorarazi du. Medinak nabarmendu duenez, Gobernu zentralari egindako eskaerak exekutibo autonomoekin eta tokiko exekutiboekin koordinatuta egitea eskatzen du, eskumen partekatuei eta esklusiboei eragiten dielako.

EAJ-PNVko senatariak, era horretako herrien aurrerabidea bultzatuko luketen beste alderdi batzuk ere aipatu ditu, hala nola hezkuntza-eskaintza eta osasun-arreta hobetzea eta hirigintza-araudia egokitzea. "Ezin dira antzeko hirigintza-legeak aplikatu udalerri txikiagoetan zein handiagoetan. Muga horiek eragotzi egin dute, kasu askotan, herrietan bizitzeko modu bat aukeratu duten pertsona interesatuek etxebizitza bat eskuratu ahal izatea; hori da, hain zuzen ere, landa-eremu jakin batzuetan biztanleria handitzeko daukagun defizitik handiena"..

PARTEKATU