Euskal Taldeak konfiantza ematen dio Espainiako gobernuari eta Aurrekontuei ez die osoko zuzenketarik aurkeztuko

EAJ-PNVk ohartarazi du erabaki horrek ez dakarrela kontuei baiezko botoa ematea, baina Ogasun Ministerioarekin hitz egiten jarraituko du Euskadirekin zerikusia duten alderdiak zuzentzeko eta hobetzeko
Euskal Taldeak konfiantza ematen dio Espainiako gobernuari eta Aurrekontuei ez die osoko zuzenketarik aurkeztuko
05 Azaroa | Kongresua

Euskal Taldeak ez die osoko zuzenketa aurkeztuko Estatuko Aurrekontu Orokorrei. Espainiako gobernuarekin azken asteotan Aurrekontu proiektuaren inguruan izan dituen elkarrizketetan esandakoarekin bat eginik, EAJ-PNVk konfiantza dauka negoziaketan, akordio egokia lortzera begira.

Edozein kasutan, Euskal Taldeak ohartarazi du erabaki honek ez dakarrela,berez,estatuko kontuen aldeko botoa ematea, Ogasun Ministerioarekin egingo diren negoziaketen arrakastaren arabera erabakiko baita.

Zentzu horretan, EAJ-PNVren helburu bakarra da euskal hiritargoaren interesak defendatzea eta Covid-19aren eraginez gaur egun bizi dugun egoera ekonomiko eta sozial konplikatuari aurre egin ahal izateko Aurrekontuak lortzea. Hartara, Euskal Taldeak bere helburuak bideratuko ditu Aurrekontuan jasotzen diren hainbat alderdi zuzentzera, bai eta kontuak hobetzeko partidak sartzera, bereziki Euskadiri dagokion aldetik.

Helburu eta asmo horrekin lan egiten ari da eta lan egingo du EAJ-PNVk hurrengo egunotan, zuhurtasunez, proposamenak eginez eta akordioetara iristeko borondatearekin; eta atzo azken orduan Espainiako Gobernuak aurrekontuen inguruan deitu zuen elkarrizketa errondatik kanpo egingo du, uko egin baitio erronda horretan parte hartzeari.

PARTEKATU