Suso: “Gizartearen zati handi batek erabat gaitzesten ditu antisistemen talde txiki batek eragindako ekintza bandalikoak”

Araba Buru Batzarreko presidenteak adierazi du berak espero duela hartu diren neurriek pandemiaren kurba beheratzen laguntzea. Lortu ezean, esan du bestelako neurriak har daitezkeela martxoa-apirilekoa moduko itxialdia ekarriko ez dutenak eta osasuna, ekonomia eta arlo soziala uztartzea ahalbidetuko dutenak
Suso: “Gizartearen zati handi batek erabat gaitzesten ditu antisistemen talde txiki batek eragindako ekintza bandalikoak”
02 Azaroa | ABB

José Antonio Suso Araba Buru Batzarreko presidenteak  esan du nahiko zail gertatzen dela asteburuan zehar Euskadiko hainbat udalerritan, hauen artean Gasteizen, eman diren gertakari bandalikoen atzetik daudenak zein diren jakitea. “Oso erraza da gizarte sareen bidez antisistema gutxi batzuek babesten dituzten halako ekintzak deitzea, pandemia baliatzen baitute betikoa egiteko. Gizartearen gehiengo nagusi batek adierazpen horiek erabat gaitzesten ditu, jabetzen da egoeraren larritasunaz eta argi dauka luze joko duela”, esan du gaur goizean Radio Vitoria irratiari eskainitako elkarrizketan.

Jose Antonio Susok adierazi  du espero duela orain arte hartu diren neurriek  laguntzea azken egunotan pandemiak egin duen gorakada beheratzen. “Martxoa-apirilean egin zena moduko itxialdia erabaki aurretik beste neurri batzuk har litezke,osasuna, alderdi ekonomikoarekin eta sozialarekin uztartzeko eta oreka bat bilatzea xede”, adierazi du.

Azken hilabeteotan ostalaritzak bizi izan duen egoera latzak eragiten dion kezkarekin, Susok esan du erakunde guztiak ahalegina egiten ari direla sektoreari laguntzeko. “Martxotik hona hartu diren neurriez gain, beste batzuk jarriko dira abian sektore osoak pandemiaren ondorioz errentagarritasunean pairatu duen beherakada konpentsatzeko“.

Europako laguntzekin herrialdeka egingo den banaketaz galdetuta, ABBko presidentea konbentzituta agertu da. “Arabak Europako funtsen zati bat jasoko du, seguruenik gure biztanleriaren  eta bolumen ekonomikoaren arabera dagokigun koefizientearen gainetik“. “Uste osoa daukat Europako Funtsen banaketan, zeinetan  Espainiako estatuak hogeita hamarrak eskutik dituen, Arabak  behar besteko garrantzia izango du proiektu handiak  planteatzeko”.

Espainiako Aurrekontuetan gasoilaren gainean zerga berri bat ezartzearen gainean  egin den iragarpenari dagokionez, ABBko presidenteak baieztatu duenez “Automobilgintzaren sektorerako dakartzan kalteak Estatuko kutxara ekarriko dituen onurak baino handiagoak izango dira”. Ados dago Europako irizpideen araberako trantsizioa egin behar dela baina berak uste du “apurka-apurka” egin behar dela. “Alternatibak planteatu behar dira halako produkzioa kanporatu baino lehenago”, nabarmendu du.

 

PARTEKATU