Burzako eta Etxebarria Amets Georgiarrak Georgiako Parlamenturako hauteskundeetan lortu duen garaipenaren lekuko izan dira

Ordezkari jeltzale biek Nazioarteko Begirale gisa parte hartu zuten atzo,larunbata, herrialde horretan egin ziren hauteskundeetan
Burzako eta Etxebarria Amets Georgiarrak Georgiako Parlamenturako hauteskundeetan lortu duen garaipenaren lekuko izan dira
01 Azaroa | EBB

Mikel Burzakok, EBBren Nazioarte Gaietarako burukide arduradunak, eta José María Etxebarriak, EAJ-PNVren Kanpo Gaietarako Batzordeko arduradunak, atzo, larunbata, dozena bat hautestoki bisitatu zuten eta guztietan egiaztatu ahal izan zuten Georgiako hauteskundeak normaltasun osoz eta egokiro egin direla, bai eta  Covid-19aren pandemiaren ondorioz ezarri behar izan diren higiene eta segurtasun neurriak  erabat bete zirela. Hauteskundeetan %55eko parte hartzea eman zen, aurrekoetan baino nabarmen handiagoa,hain zuzen.

Ordezkaritza jeltzaleko kideek nazioarteko begirale gisa parte hartu dute hauteskundeetan eta  OSCEko eta EBko erakundeetatik etorri ziren ordezkariekin topo egiteko aukera izan zuten, bai eta enbaxadetako ordezkariekin ere, zeinekin hauteskundeez  egin duten balorazio ona partekatu zuten eta prozesuaren bermeak egiaztatu zituzten.

Amaitzeko, Burzakok eta Etxebarriak Amets Georgiarraren egoitza nagusia bisitatu zuten, hauteskunde hauetako alderdi politiko garailearena, emandako %50eko botoekin egin den lehen zenbaketaren arabera. Amets Georgiarra alderdiko agintariek adierazi zuten hurrengo legealdi honi begira Georgia Europako Batasunera sartzeko eskakizuna planteatuko dutela, bai eta Euskadirekin harremanak sendotzeko asmoa ere.

PARTEKATU