EAJ-PNVk nazioarteko begirale gisa parte hartuko du bihar Georgiako Parlamenturako hauteskundeetan

Mikel Burzako, Nazioarteko harremanetarako burukide arduraduna, eta José María Etxebarria, EAJ-PNVren Kanpo Gaietarako Batzordeko arduraduna, Georgiara bidaiatuko dira EAJren ordezkari gisa
EAJ-PNVk nazioarteko begirale gisa parte hartuko du bihar Georgiako Parlamenturako hauteskundeetan
30 Urria | Berria

EAJ-PNVk Nazioarteko Begirale gisa parte hartuko du bihar bertan, larunbata, urriak 31, Georgiako Parlamentua aukeratzeko egingo diren hauteskundeetan. Talde jeltzaleak, Europako Alderdi Demokrataren (PDE) fundatzaileetako bat delarik, Georgiako agintarien gonbidapena jaso du hauteskundeak egokiro eta arauz egiten direla zain dezan.Europako Parlamentuko, Europako Kontseiluko eta OSCEko kideak eta beste hainbat erakundetako kideak ere izan dira gonbidatuak. Nazioarteko Harremanetarako burukide Mikel Burzakok eta Jose Mari Etxebaria, EAJ-PNVren Kanpo gaietarako Batzordeko arduradunak osatuko dute talde jeltzaleak eramango duen ordezkaritza.

Georgiako Parlamenturako hauteskundeak baldintzatuko dituzte Covid-19ak eragin duen krisiak eta Hauteskunde Lege berriak, nazioarteko komunitateak abalatu duena eta sistema berri bat proposatzen duena orain artekoa baino proportzionaltasun handiagoarekin eta hauteskunde-atalase txikiagoarekin. Georgiak Sobiet Batasunetik askatzea lortu zuen 1991ean, eta OTANeko eta Europako Batasuneko kide bihurtzea du helburu. Izan ere, 2016an EBk Georgia onartu zuen kidetutako Estatu gisa. Azken urteotan, Georgiaren ezaugarri nagusiak izan dira modernizatzeko egin duen ahalegina eta bere ekonomiaren garapena, EB, Errusia eta Turkiarekin ezarri dituen harreman onen ondorio gisa, bai eta Txinako gobernuak sustatzen duen Zetaren Bidearen proiektuan posizio geoestrategikoa duelako ere. Georgia izan da Covid-19aren pandemiaren lehen olatua ondoen kudeatu duten herrialdeetako bat.

Euskadik harreman historiko eta kultural zabalak ditu Georgiarekin. Testuinguru honetan, EAJ-PNVk harremanak finkatu ditu Amets Georgiarrarekin, Georgiako parlamentuan gaur egun gehiengoa duen alderdiarekin, biharko hauteskundeei begira bere lidergoari eutsi nahi diona. Amets Georgiarra alderdiko ordezkariak 2018 eta 2019ko Alderdi Egunetan izan ziren. Halaber, Mikel Burzako 2018an EAJ-PNVren ordezkari gisa bidaiatu zen Salomé Zurabishvili Georgiako gaurko presidentea bere karguaz jabetzeko egin zen ekitaldian, Telavi hiri historikoan.

PARTEKATU