EAJ-PNVk mendekotasun legearen finantzaketa berreskuratzea eskatu du, urritasunak dituzten pertsonak artatzeko

Rosa Peralek salatu duenez, 2012tik Estatuaren ekarpena "etengabe murrizten doa", eta autonomia erkidegoek ordaintzen dute bai diferentzia hori eta bai ematen eta finantzatzen ez dituzten zerbitzu guztiak.
29 Urria | Senatua

Rosa Peralek mendekotasun legearen finantziazio maila berreskuratzea eskatu du, 2012an murriztu zena, urritasunak dituzten pertsonei arreta egokia emateko. Pandemiak berez kaltebera den kolektibo horretan dituen ondorio kaltegarriak arintzeko neurriei buruzko eztabaidan, EAJ-PNVko senatariak kritikatu egin du finantzaketa hori "etengabe murrizten" doala, eta "Estatuak ematen ez duen zatia ez ezik, autonomia-erkidegoek bere gain hartzen dute Estatuak oraindik ematen eta finantzatzen ez dituen zerbitzuen %100 ere".

Era berean, berriro aldarrikatu du gizarte zerbitzuen batzorde delegatuan aurkeztu zen autonomiaren aldeko eta mendekotasunaren arretarako sistema bultzatzeko planean adostutako mailara itzultzea, “izan ere, finantzaketa handiagoa izateak zerbitzu hobea ematen baitie desgaitasuna duten pertsonei", nabarmendu du. Azkenik, ekimena proposatu duen taldeak, Talde Sozialistak, proposatutako neurri gehienak erkidegoen eskumenekoak diren esparruetan esku hartzen dutela gogorarazi du, Euskadiren kasuan bezala. "Egoera hau ez da aitzakia izan behar birzentralizatzen saiatzeko".

PARTEKATU