Garraiorako Sare Transeuroparretan proiektu gehiago ez sartzea eta sare nagusia 2030ean amaitzea eskatu du Izaskun Bilbaok

Izaskun Bilbao Barandicak gaur planteatu du Garraiorako Sare Transeuroparra amaitu arte proiektu gehiago ez sartzea eta estatu kideei presio handiagoa egitea inbertsioetarako aurreikusitako konpromisoak bete ditzaten eta bide zati nagusiak 2030ean martxan jar daitezen
Garraiorako Sare Transeuroparretan proiektu gehiago ez sartzea eta sare nagusia 2030ean amaitzea eskatu du Izaskun Bilbaok
29 Urria | Europako Legebiltzarra

Europako Parlamentuko EAJ-PNVko diputatuak berretsi du mugaz gaindiko konexioek, estatuen arteko botila-lepoak ezabatzen dituztenek, Euskadiko Y trenbidea kasu, lehentasun izaten jarraitu behar dutela; halaber, klima aldaketaren kontrako politiketan eta mugikortasun integratu eta jasangarria bultzatzeko daukaten eragina nabarmendu du eta hiriek eta erregioek Batasunaren proiektu hau bultzatzeko lanarekin bat egitea erreklamatu du formula irudimentsuak baliatuz, esate baterako Euskadin funtzionatzen duen kudeaketa-agindua.

Europako Parlamentuko Garraio eta Turismo Batzordeak gaur aztertu ditu Garraiorako Sare Transeuroparrak berrikusteko txostenari aurkeztutako zuzenketak. Plan hori inbertsioen gida-plana da, eta iparraldetik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera Europako Batasuna osatzen duten estatu guztiak lotuko dituen azpiegitura-multzo bat sortzean oinarritzen da. Proiektuak sare nagusi bat deskribatzen du, 2030ean amaitu beharrekoa. Sare horretan, lehentasunezko proiektutzat hartzen dira estatu kideen artean botila-lepoak kentzen dituzten guztiak, korridore desberdinetan modalitatearen arteko lotura bultzatzen dutenak eta, ondorioz, pilaketa arintzen dutenak eta isuriak murrizten laguntzen dutenak. Horietako bat Euskal Y trenbidea da.

Izaskun Bilbao Barandicak 17 zuzenketa aurkeztu dizkio txosten horri, oinarrizko sarea 2030ean amaituko dela bermatzeko. Horretarako, gaur goizean "tresna berriak" aurkeztu ditu, "Estatuek beren konpromisoak bete ditzaten, korridoreen koordinatzaileen zeregina indartzeko eta haien txostenak lotesleak izan daitezen". Halaber, ezin da maparik aldatu, ezta Europa konektatu mekanismotik funtsik desbideratu ere, lehentasunezkoak ez diren proiektuetarako".

Amaitzeko, EAJ-PNVko diputatu andreak berretsi du Batasunean mugikortasuna hobetzeko egiten ari den apustu honetan, mugikortasun hori are integratuagoa, adimentsuagoa eta iraukorragoa izan dadin, trenak zeregin garrantzitsua duala, orain arte planifikatu diren inbertsioetan egiaztatu ahal izan den bezala. Dena dela, ildo beretik ohartarazi du azpiegiturak eraikitzea ez dela nahikoa izango “laugarren trenbide multzoa” zorroztasunez aplikatu ezik, zenbait herrialdetan garraiobide horri aplikatzen zaizkion arauen sakabanaketak eta protekzionismoak merkatuaren zatiketari eustea saihesteko.

PARTEKATU