Izaskun Bilbaok jatorrian PCR probak exijitzea defendatu du, helmuga turistikoen osasun segurtasunari eusteko

Europako Parlamentuko EAJ-PNVko diputatuak Bruselan aldarrikatu du helmuga turistikoetara iritsiko diren bidaiariei bidaia hasten duten lekuan PCR proba egin ditzatela derrigortzea, COVID-19rik ez dutela bermatzeko
Izaskun Bilbaok jatorrian PCR probak exijitzea defendatu du, helmuga turistikoen osasun segurtasunari eusteko
28 Urria | Europako Legebiltzarra

Izaskun Bilbao Barandicak defendatu du eskakizun hori jaso dadila Europako Batasuna egunotan lantzen ari den arau komunetan, pandemia egoera honetan egingo diren bidaietan ezarriko diren murrizketak harmonizatzera begira. Era berean bilatzen da eta epe ertain eta luzerako suspertze planeko funtsen bidez iraunkortasun/jasangarritasun alorrean inbertituko duten industria turistikoak babestu ahal izatea.

EAJ-PNVk, Europako Hauteskundeetan CEUS koalizioaren baitan Coalición Canarias eta Baleareetako Proposta per les Illes alderdiarekin aurkeztu zenak, ekarpen hau egin du Europako parlamentuan turismo jasangarri eta iraunkorrera begira estrategia bateratua ezartzeko txostenaren eztabaidan.

CEUS koalizioko diputatu andreak proposamen hau planteatu du epe ertain eta luzerako jarduerak defendatzeko hitza hartu duenean. Jatorrian PCR probak derrigorrez egiteko proposamena justifikatzen da, Izaskun Bilbao Barandicaren esanetan, "turisten jatorriaren eta helmugen artean ematen den desberdintasun epidemiologikoagatik", eta horrek "ezinbesteko bihurtzen du jatorrian PCR probak egitea, erregio turistiko hainbatek pandemiari aurre egiteko egin duten ahaleginari laguntzeko".

PARTEKATU