EAJ-PNVk Euskadiko erakundeen parte-hartze zuzena aldarrikatu du Europako erakundeetan

Maria Dolores Etxanoren ustez, "Euskal Estatutua eta autogobernua ahultzea" da Gobernu zentralak EBren erakundeetan ordezkari gisa jardutea Euskadiren berezko eskumenei buruzko eztabaidetan.
28 Urria | Senatua

Maria Dolores Etxanok Euskadiko erakundeen parte-hartze zuzena aldarrikatu du Europako erakundeetan. EAJ-PNVko senatariak azaldu duenez, Europar Batasuneko kide izateak Europako erakundeei hainbat eskumen transferitzeko betebeharra dakar; "eskumen horietan Gobernu zentrala dago ordezkatuta, baina horietako asko Euskadiri dagozkio eta, EBren erakundeen erabakitze-prozesuetan Euskadik parte-hartze eraginkor eta zuzena izan dezan mekanismorik ezartzen ez bada, Estatutua eta euskal autogobernua ahultzea ekarriko luke", azaldu du. "Mekanismo batzuk badaude, baina ez dira nahikoak. Ecofin, OCDE eta euskal herritarrei eragiten dieten gaiak erabakitzen dituzten erakunde guztietako kontseiluetan zuzenean eta eraginkortasunez parte hartzea eskatzen dugu", azaldu du.

Senatuko Ogasun Batzordearen eztabaidan, Etxanok azpimarratu du Kontzertu Ekonomikoaren eta Hitzarmenaren Batzorde mistoetan aldez aurreko akordio bat lortu behar dela, Europan fiskalitate komuna bultzatu nahi bada. Talde Sozialistaren ekimenari egindako emendakinaren defentsan, EAJ-PNVko senatariak berriz ere nabarmendu du Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Batzar Nagusien zerga-arloko araugintza-gaitasuna "Europan fiskalitate berri bat bultzatzeaz edo zerga-sistema berrikusi, moderno, birbanatzaile edota justu batekin ongizatearen egoera indartzeaz hitz egiten dugunean".

EAJ-PNVren gai ekonomikoetako bozeramaileak erakunde-arkitektura, foru-sistema bereiziak eta legedian aurreikusitako harmonizaziorako beharrezkoa den koordinazioa eta lankidetza errespetatzea eskatu du, eta, horregatik, Talde Sozialistak bere testuan honako hau islatu ez izana deitoratu du. "Neurri honek eragiten dien foru lurraldeak, foru araudi propioko zerga bat delako, Europan ezarri diren lan talde horietan egotea bezain erraza izango litzateke, zergetan dituen eraginak zuzenean negoziatuz, bere diru bilketan inplikatuz…", azaldu du.

PARTEKATU